“Nahi genuen tokian gaude, titulu guztiak lortzeko lehian, eta orain ligako finala dagokigu”, adierazi du Imanol Álvarezek Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partida jokatu aurreko azken entrenamenduaren aurretik, Atticgo BM Elche aurkari. Izan ere, bihar aurreneko partidari ekingo diote Gascan 19,30ean (Yon Bustamante – nafarra- eta Javier Álvarez – euskalduna-).

super amara Bera Berak eta Atticgo BM Elchek Guerreras Iberdrola 23-24 Ligako finaleko lehen partida jokatuko dute asteazkenean, maiatzak 29, 19,30etik aurrera (Teledeporte eta ETB) Josean Gasca kiroldegian. Bi taldeak denboraldi bikainari borobiltzea dute helburu. Donostiarren kasuan, Erreginaren Kopa Illunben eta Iberiar Superkopa Gascan lortu dute. Ilizitarrek, berriz, European Cup irabazi berri dute eta liga erregularrean lider amaitu zuten.
Lacturale Bera Berak Elgoibarren izan zuen espero ez zuen hitzordua, Oiartzun izeneko Kopan eta gainera, Salento Gelatu Elgoibar taldea gainditu zuen Olaizaga kiroldegian (33-35). Era berean, Bera Bera Urdina kadete taldeak ere Urumea izeneko Kopan, finalerdian Aloña Mendi mendean hartu zuen eta finalean, Aiala B Zarautz.
Maiatzean murgilduta dagoeneko eta nabaritzen da. Sei partida baino ez Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Horietatik, Bidebietan bi, larunbatean 12,30etan jubenil mutilen partida eta 16,10etan, kadete neskena.