Asteartean Rocasak A Guardan jasotako porrotak aukera ematen dio super amara Bera Berari liga erregularreko lehen postua ziurtatzeko, European Leaguen lekua ziurtatuz ondorioz, larunbatean (Pérez Canca, 20etan, TDP) punturen bat lortuz gero Costa del Sol Malagaren aurka, Andaluziako taldeak atzo Logroñon galdu zuen (21-20), Guerreras Iberdrola Ligako 24. jardunaldiari amaiera emateko.
Ondorioz, Donostiako taldeak lau puntu ateratzen dizkio Costa del Sol Malagari, eta hiru goleko abantaila du averagea bereganatzeko; izan ere, Gascan irabazi egin zuen (31-28), eta, beraz, hiru gol galtzea ere balioko luke, baldin eta azken jardunaldian Caja Rural Aula Valladoliden aurka puntu bat lortzen badiu, jaitsiera postuak saihestu ez dituena, hiru puntura duen Rocasak gainditu ez dezan.
Testuinguru horren aurrean, Imanol Alvarezek uste du “Malaga talde arriskutsua dela orain, jende beteranoa du, sasoiko dago, zer egiten duen badakiela eta bere helburuak argi dituela”. “Duela hilabete batzuk aukera gutxi zituzten, baina orain lehen posturako borroka egin dezakete”. Hala ere, nabarmentzen du super amara Bera Berak bere esku duela. “Duela hilabete eta erdi sinatuko genukeen horrela egotea, edonork nahi izango zukeen gure egoeran egon”.
Bere ustez, garrantzitsua da “partidan ondo sartzea, horrela egiten ari gara azken neurketan, eta horretan konfiantza dut, bestela sufritu egingo dugu”. “Prestatuta joan behar dugu, % 100era ematera” gaineratu du.
super amara Bera Berak bi entrenamendu saio ditu oraindik partidaren aurretik. Gaur goizean Bidebietan, gauean Autocares Davidekin abiatuko da eta arratsaldean Malagan entrenatuko da. Entrenatzailea ez da gehiegi kezkatzen bidaiarekin, izan ere, “ordu marjinarekin egingo dugu, eta, gainera, iruditzen zait taldea zentratuago dagoela orduak elkarrekin pasatzen dituenean”.
Alvarezek deialdia errepikatuko du, hau da, Karsten eta Hernandezen bajarekin, eskuineko sabelaldean zuntz haustura txiki bat duela baieztatu da, normaltasunez jaurtitzea eragozten diona. Partida, super amara Bera Berako entrenatzailearen iritziz “ligako onenetarikoa”, Tania Rodriguezek (valentziarra) eta Lorena Gilek (aragoikoa) zuzenduko dute.

































