Donostiak Illunben berriro hartuko duen Eskubaloiko Erreginaren Koparen 47. Edizioak dagoeneko online salgai ditu 2026ko maiatzaren 8tik 10era jokatuko diren zazpi partidak ikusteko abonamenduak.
Antolatzaileek hiru abomu ezarri dituzte eskubaloiko hiru egunak gozatzeko. Helduek 45 euro ordainduko dituzte, gazteenek 25 euro (2011ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoak), eta pista gertukoak prezio bakarra dute, 65 euro alegia.
Brasilek Norvegiaren aurka final-laurdenetan galdu ondoren, atzo amaitu zen Munduko Txapelketa historikoa super amara Bera Berako hamaika jokalarientzat. Horien artean, Maitane Etxeberria izan da minutu gehien jokatu dituen jokalaria, IHFk (Nazioarteko Federazioa) jasotako estatistiken arabera.
Anne Erauskin baja izan zen Espainiak Alemaniaren aurka jokatu zuen Main Roundeko azken partidan, eskuin hankako iskiotibialetan haustura bat izan zuelako, ondorioz Costa del Sol Malagaren aurka kolokan izango da bere partaidetza, Guerreras Iberdrola Ligara itzultzean, abenduaren 17an, asteazkenean, Gascan (20etan), alegia.

































