
Astebururako hamabi partida jokatuko ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiak, horietatik Bidebietan bost, larunbatean eskubaloia eskainiko duelarik 15,45etatik 21,15etara.

Aurtengo denboraldia hasi baino lehenago klubek eta Euskal Eskubaloi Federazioak Euskal Koparen sistema aldaketa onartu zuten. Hortaz, finala abuztuan ospatuko da eta kanporaketak denboraldian zehar, ondorioz, asteazkenean SUPER AMARA Bera Berak finalerdia jokatuko du Aiala Zarautzen aurrean (Aritzbatalde, 19,30etan).

SUPER AMARA Bera Berak bigarren itzuliko sei partidak ikusi ahal izateko abonamendu berezia atera du. Hortaz, helduek 40 eurotan ikusgai izango dituzte etxeko norgehiagokak, gazteek (10-16 urte) eta jubilatuek, 20 euro eta eskubaloia familian sustatze aldera 80 eurotan bi heldu eta bi gazte sar daitezek. Osatu formularioa