
“Partida finalerdi gisa hartu behar dugu Elcherekin finala jokatu nahi badugu lau puntuko aldearekin” adierazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, Balonmano Salud Tenerife taldeak Bidebieta bisitatuko baitu larunbatean (18etan).

Hamaika partida jokatuko ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiak asteburu honetan. Euskal ligan jardunaldi erabakiorra izango du Lacturale Bera Bera jubenil taldeak igandean San Adrianen aurka. Sailkapena estu dago eta bi onenen artean egotea da helburua, lauko finala jokatze aldera.

Carlos Viver hautatzaileak gaur goizean ezagutzera eman du deialdia martxoaren 20tik 22ra Valentziako Llíria hirian Joku Olinpikoetan izateko jokatuko den sailkatze faseari begira, SUPER AMARA Bera Berako Silvia Arderius eta Eli Cesáreo bertan direlarik, Argentinarekin Manuela Pizzo bezala.