
Ligan lortzen duen 500. garaipenak zapore gazi-gozoa utzi du, batetik, SUPER AMARA Bera Berak sendo jarraitzen duelako Guerreras Iberdrola ligan, partidari hasiera ona eman dionez tartea kudeatzen jakin izan du punturik urratzeko aukeren siniste falta izan zaion Conservas Orbe BM Porriñoren aurka (27-22).

SUPER AMARA Bera Berak larunbatean 18etan Bidebietan puntu premia duen Conservas Orbe BM Porriño hartuko du ohorezko mailako 500. garaipena lortze aldera, egun Guerreras Iberdrola liga eta, bide batez, tartea mantendu sailkapenean gertuen dituen taldeekiko (Huertas eta García, andaluziarrak).

Harrobiko taldeak ohiko jarduera itzuliko dira. Izan ere, astebururako Bera Bera Eskubaloiak hamaika partida izango ditu eta azpimarratzekoa da larunbatean Bidebietan hiru norgehiagoka izango direla: euskal ligako seniorra, Guerreras Iberdrola ligako eta Gipuzkoako txapelketako jubenila, hau da, eskubaloia 15,45etatik 21,30etara.

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da gaur oraindik Liberbank Gijón taldearen aurkako garaipena dastatzen baina ohartaraziz “larunbateakoak -Bidebieta 18etan-, Conservas Orbe BM Porriño taldearen aurka garrantzi bera du bi puntu direlako”.