
SUPER AMARA Bera Berak atzo arratsaldean azken saioa burutu zuen Bidebietan, gaurtik igandera bitartean jokalariek hiru jai egun dituzte eta klubak harrobiko taldeen entrenaldiak bertan behera utzi zituen atzo itzultzeko datarik jarri gabe.

Gipuzkoako nahiz Euskadiko kirol egintariek bidalitako gomendioek jarraituta, Bera Bera Eskubaloiak harrobiko entrenaldiak bertan behera eta datarik gabe uztea erabaki du.

Pasa den larunbatean Adriana Cardosok SUPER AMARA Bera Berarekin zuen golen marka berri ezarri zuen, 12 golekoa, hain zuzen. Horrez gain, bere laugarren gola eta taldeko hamahirugarrena Bidebietako taldeko historiako 25.000. gola izan zen, 1990-91 denboraldiaz geroztik emakumezkoen eskubaloiko eliten debuta egin zuenetik. (Juan Carlos Elorzaren datuak).