SUPER AMARA Bera Bera Bidebietan intentsitate handiko lagunarteko partida jokatu du Tolosa Eskubaloiko jubenil gizonezkoen taldearen aurka, batez ere María O’Mullony eta gazteentzako probetxugarria izan dena.
Asteburuko emaitzen artean, azpimarragarrienak dira Euskal ligan Bera Berak lortutako garaipena eta Herrería Bidebieta Bera Berak lortu zuena kadete mutiletan.
Usurbil, Bidebieta, Yoldi, Zarautz eta Ormaiztegin arituko dira Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeak. Larunbatean senior nesketan Bera Berak Aloña Mendi hartuko du 18etan Bidedietan, eguardiko 12,30etan jubenil neskek Elgoibar eta igande goizean alebin mutil taldeak Eibarko eskola.
Japoniako Mundiala dela eta Guerreras lberdrola ligaren etenaldiari aurre egiteko, SUPER AMARA Bera Berak lau lagunarteko antolatu ditu azaroaren 27tik abenduaren 13ra bitartean. Ligako txapelketan abenduaren 21ean itzuliko da Bidebietara.
SUPER AMARA Bera Bera hegalari Maitane Etxeberria Japoniako Mundialean izango da, Carlos Viver hautatzaileak 17 jokalarien zerrendan Carmen Martin ordezkatuz.