
San Adrian taldeak asteburu honetarako antolatzeko asmoa zuen txapelketa bertan behera geldituta, hiru taldeen arteko lehiaketa antolatu da Deustuko San Ignacio kiroldegian bihar arratsaldean Zubileta Evolution BM Zuazo, Liberbank Gijón eta SUPER AMARA Bera Bera.

Sentsazio txarrenak konfirmatu dira IMQ Zurriolan egindako erresonantziaren arabera Emma Boadak eskuin belauneko barne lotailu gurutzatua apurtuta du eta abuztuaren 31n egingo diote ebakuntza Madrilgo Cemtron ostiralean Covid 19 froga gaindituz gero.

Hirugarren lagunartekoa eta aurreneko berdinketa (31-31) SUPER AMARA Bera Bera Berentzat KH7 BM Granollers taldearen aurrean Zaragozako María de Huerva herrian jokaturikoa. Arrudak Sarandevaren azken jaurtiketa gelditu zuen baina gipuzkoarrek atsedenaldiko 13-16 emaitza irauli behar izan duten, azken minutuetan emozioa izan zuen norgehiagokan.