
Espainiako Eskubaloi Federazioak Guerreras Iberdrola Ligako egutegiaren zozketa burutu du gaur, 16 taldeak bi multzoetan banatuta gelditu direlarik.

Mariane Fernandes alboko jokalariari urtebetez berritu dio kontratua SUPER AMARA Bera Berak, ondorioz, 2020-21 denboraldiako plantilla erabat osatuta gelditu da, lehen taldean 17 jokalari kontratupean izango direlarik.

Espainiako Eskubaloi Federazioko Asanblada orokorrak gehiengo zabal batez Zuzendaritza batzordeak aurkeztutako proposamena berretsi zuen, ondorioz, Guerreras Iberdrola liga 16 talde izango ditu, bi multzoetan banatuko direnak. Denboraldiak bi zati izango ditu eta taldeak bigarren fasean multzoko kideen aurka lortutako puntuekin jarraituko dute.