Bera Bera

Select your language

Dagoeneko dakizuen bezala joan den Martxoak 13-an, DBD martxako antolakuntzatik jakitera eman genizuen Covid-19-aren eraginez sortutako krisia eta aparteko egoeraren ondorioz, martxa bertan behera geratzen zela data berri batetara.  

Bera Bera Kirol Elkartetik, kirol ekitaldi honen antolatzaileak, XIX. edizio hontaz beste data batean gozatu ahal izateko lanean buru belarri gabiltza, baina gaur egungo egoera dela eta, erakunde ezberdinen lehentasunak beste batzu dira, normala denez. Guzti hau kontutan izanik, asko zarete data berriari buruz edo kuota itzulketari buruz gure erabakia zein izango den galdezka ari zaretenak eta antolakuntzatik honakoa jakitera eman nahi dizuegu: 

DATA BERRIA: Gaurko egunez, 2020 –ko DBD martxarako eskatutako data berria IRAILAK 27 da (agintarien baimena eta oneritzia jasotzearen zain).

Beraz, Apirilak 5-ean ospatu behar zen martxarako izena emanda zeuden persona guztiek, honako aukeretatik bat hartu beharko dute: 

1.- Izen-ematea mantentzea. Parte hartzailea data berrirako izena emanda legoke, 2020-ko Irailak 27 eta ez du inolako kudeaketarik egin beharko. 

2.- Plaza aldatu. Parte hartzaileak ezingo balu Irailak 27-an martxan parte hartu, bere plaza lagun, senitarteko edo berak aukeratutako pertsonagatik aldatu ahal izango du, horretarako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi beharko duelarik persona berriaren datu guztiak adieraziz. 

3.- Izen-ematearen kopuru osoa itzultzeko eskatzeko aukera. Lehen bi aukerak aurrera eraman ezin dutenek, beraien izen-emate kuota osoa eskatu ahal izango dute, itzulketa ordainketa egin zuten VISA berberean egingo zaizuelarik.

4.- Martxaren GOBIK maillot-a AUKERAKO erosketa (soilik 3.aukera hartu dutenentzat). Antolakuntzatik, eta irabazi asmorik gabeko kirol elkartea izanik, bizi dugun egorari buruz hausnarketa sakona egin dugu.  Dagoeneko maillot guztiak eginda daude eta norberaren tallari dagozkionak erosita, beraz oso zaila da berrerabiltzea. Gu bezelako kirol elkarte batentzat benetan zaila da horrelako gastu bat gure gain hartzea, beraz, sortutako galerak arindu asmoz, BERA BERA KIROL ELKARTEARI LAGUNTZA BAT EMATEKO ESKATZEA animatzen gara, eta 20 €-ko prezio berezi batean erosteko aukera aztertzea eskatu nahi dizuegu. Maillot –a zuen etxeetan jasoko zenukete mezularitza bidez (kargurik gabe). 

Beraz, hemendik aurrera jarraitu beharreko pausuak honakoak izango dira:

-        Irailak 27-an martxan parte hartzeko izen-ematearekin aurrera jarraitu nahi dutenek,  ez dute ezer egin edo komunikatu behar, denak berdin jarraituko du eta maillot-a parte hartzaileen poltsarekin jasoko dute. 

-        Dortsala aldatzea aukeratzen dutenek, posta elektroniko bat bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 2020-ko MAIATZAK 6-a BAINO LEHEN, parte hartzaile berriaren datuak adieraziz. Azken honek jasoko ditu maillot-a eta parte hartzailearen poltsa.

-        Izen-ematearen itzulketa esketzen dutenek, posta elektroniko bat bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 2020-ko MAIATZAK 6-a BAINO LEHEN, izen-ematearen itzulketa eskatuz eta 2020-ko DBD martxako maillot-a, 20 €-tan, erosteko intentzioa duen edo ez adieraziz eta izen-emate kuotatik deskontatuko zaizkionak. 

Antolakuntzan ez badugu inolako mezurik jasotzen 2020-ko Maiatzak 6-a baino lehen (hau barne), datorren Irailak 27-an parte hartzeko dortsala mantentzen dela ulertuko dugu.

Eskaera guztiak jaso ondoren, Irailak 27-an ospatuko den 2020 DBD martxarako libre geratzen diren plazekin izen-emate epe berri bat zabaltzeko aukera aztertuko dugu.

DBD martxa, inoiz baino gogotsuago, Irailean antolatzea espero dugu, osasun krisia gainditu dugula eta hainbeste atsegin dugun kirol hontaz gozatzen jarraitu dezakegula ospatuz.   

Informazio gehiago, zalantzak edo beste edozertarako, gurekin harremanetan jar zaitezkete, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidean.

Mila esker guztioi zuen ulermena eta laguntzagatik ekitaldi hau aurrera ateratzeko eta zikloturismoaz lagun artean gozatzen jarrai dezagun posible egiteagatik.  

Zaindu zaitezte eta animo!!!!!

 

 

Donostia, 2020-ko apirilak 2

 

Laguntzaileak/Colaboradores