BERA BERA GROS KADETEA 78 - 41 EASO

Lehen minututik nagusitasun osoa erakutsiz irabazitako partidu berri bat Bera Bera Gros kadeteentzat. Egindako lanari esker, baloi asko lapurtu dira eta saskiratze ereezak asko izan dira. Erritmo oso altuan jarritako lehen zatian, puntu asko lortu dira. Lehen laurdenean 23 izan dira eta bigarrengoan 30. Modu honetan, atsedenaldian 53-21 eta partidua guztiz erabakita

Bigarren zatiaren plantamendua diferentea izan da eta ez da hain ikusgarria izan. Baina jokoaren zenbait ikuspuntu diferenteak lantzeko balio izan du, Azkenean 78-41 eta, berriz ere, taldea zoriontzeko arrazoiak ikusten ditugu, daukan guztia ematen du eta. Eta nolako mailan gainera!!

Datorren aste buruko partidua aurrez jokatua dugunez, festan murgiltzea besterik ez zaigu geratzen. Ondo merezitako festarako aukera!!

GORA BERA BERA!! GORA DONOSTIA!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 23-11, 30-10 (53-21); 13-14 (66-35) eta 12-6 (78-41 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (10), Danna (2), Paula (5), Lucía (23), Nara (6), Noa (2), Anne (6) eta Lur (24)

BERA BERA ALBISTUR SENIORRA 57 - 21 ASKATUAK B

Partidu kaxkarra atzo, larunbata, arratsaldez ikusitakoa Manteon Bera Bera Albistur eta Askatuak B taldeen artean.

Bera Bera faborito bezela agertzen zen partidura eta ondorioz erlajazio gehiegirekin kantxaratu zen. Defentsan oso bigun eta erasoan huts asko eginez, berdintasunez bukatu zen laurdena 8-7

Bigarrengoan Bera Berak defentsa pixka bat estutu zuen eta nahikoa izan zen aurkariak punturik ez lortzeko laurden osoan. Baina erasoan txispa falta zen eta saskiratzeak garesti zeudela zirudien. 12-0ko partziala eta 20-8 atsedenaldira. Aurretik bai baina ez sentsazio onekin.

Hirugarren laurdenean ikusi genuen Bera Bera izan daitekenaren irudi berdintsua. Defentsan langile eta erasoan asmatuz, 25-3ko partziala lortu zuen eta partidua erabat erabakita utzi zuen.

Azken laurdenean amaiera noiz iritsi zain jokatutako tramitea izan zen eta, azkenik, 57-21 emaitzarekin garaipen garbia poltsikora.

Modu honetan bukatzen da lehen itzulia. 10 partidutan 7 garaipen lortuz, hirugarren postuan dago Bera Bera Albistur, bigarren postuari begirik kendu gabe. Egindakoa obetzea izango da bigarren itzulirako erronka.

Momentuz, datorren aste bukaeran atsedena tokatzen zaigunez, festaz gozatzeko aukera izango dugu, danborrada eta guzti

GORA BERA BERA!! GORA DONOSTI!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 8-7, 12-0 (20-7); 25-3 (45-10) eta 12-11 (57-21 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Maite (8), Naroa (0), Oihana (6), Abad (2), Jone (10), Nora (2), Lide (6), Garaiko (4), Arnold (2) eta Irati (17)

1.MAILA NAZIONALA

BERA BERA - EASO.- PIO BAROJA, IGANDEA 17.00

SENIORRAK

BERA BERA GROS - ASKATUAK.- YOLDI, LARUNBATA 16.00

BERA BERA ALBISTUR - ASKATUAK.- MANTEO, LARUNBATA 20.00

BERA BERA AMARA - INTERNACIONAL.- BENTA BERRI, LARUNBATA 16.00

JUNIORRAK

BERA BERA - HONDARRIBI.- AIETE, LARUNBATA 18.00

BERA BERA SAGÜES - ERROIBIDE.- IRUN, LARUNBATA 18.00

IBAETA BERA BERA MOMPAS.- ATLETIKO SN SN.- YOLDI, LARUNBATA 16.00

KADETEAK

IBAETA BERA BERA IGELDO - INTERNACIONAL.- MANTEO, LARUNBATA 9.30

BERA BERA GROS - EASO.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA BALDA - ASKATUAK.- YOLDI, IGANDEA 12.00

BERA BERA MANTEO - AÑORGA.- YOLDI, LARUNBATA 10.00

BERA BERA MANTEO - OIARTZUNGO.- OIARTZUN, IGANDEA 10.00

INFANTILAK

BERA BERA - GOIERRI.- MANTEO, IGANDEA 11.20

BERA BERA URGULL - EASO.- MANTEO, LARUNBATA 10.30

BERA BERRA MANTEO - ATLETIKO SN SN.- AIETE, LARUNBATA 9.00

BERA BERA SANTA CLARA - BERGARA SORALUZE.- BERGARA, LARUNBATA 12.00

BERA BERA ZURRIOLA - BKL.- MANTEO, LARUNBATA 9.15

ALEBINAK

BERA BERA SASKITXIKI - EASO.- JESUITAS, IGANDEA 9.30 

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @Unai0117: Gu ere etxean geratzen gera!! Aupa zuek eta animo asko !! Gora gu ta gutarrak ✊✊💪🏻💪🏻 @beraberasaski #SaskiGipuzkoa https://t.…
Bera Bera Saski
RT @FabasketAragon: Campus Baloncesto Villanúa @ibercaja @deporte_aragon Abierto plazo inscripción. Plazas limitadas. Seguimos confirmando…
Bera Bera Saski
RT @ibaetabasket: Alzola @BasqueWater es nuestro proveedor de agua. @azumugu @erikasouza14 y @mehrynkraker han visitado las instalaciones d…
Bera Bera Saski
RT @beraberart: 📌Programa Fin de Semana 📆Urria 19-20 Octubre 📌Asteburuko egitaraua 🏉Rugby 🤾🏽‍♀️Eskubaloia 🏀Saski ♿️🏀BSR 🏐 Voleibol https://…
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT