Superkopa aurreratuta eta Donostian izanda gainera, bestelako ekitaldiak ere aurreratu dira, besteak beste, aurkezpena. Horrela, bihar astelehena, irailak 2, 18,30etan, San Markos Gotorlekuan, Bera Bera Eskubaloiak aurtengo denboraldirako plantilla aurkeztuko du. Nobedadeak, Imanol Álvarez entrenatzailea eta bi jokalari, Ana Temprano atezaina eta lehehengo lerroan arituko den Ana Isabel Martínez.
Taldea astelehen goizean entrenatuko da eta asteartea, goiz eta arratsaldez. Bera Berak hirugarren Superkopa eskuratu nahi du. Gaur urtebete, donostiarrak aise nagusitu ziren Itxakoren aurrean eta 2008an, Bera Berak Ribarroja hartu zuen mendean. 2009an nafarrek lortu zuten gol batez garaikurra. Partida guzti hauek Bidebietan jokatu ziren.
Espainiako Eskubaloi Federazioak egindako lanari esker, aurtengo edizioko finala Teledeportek eskainiko du zuzenean, ondorioz, Donostiak hartuko duen laugarren Superkopa Josean Gaska kiroldegian ospatuko da. Javier Álvarez Mata (Bizkaia) eta Ion Bustamante López (Navarra) izango dira epaileak.
Bera Berak beteko ditu gaur abuztuan jarritako zazpi lagunartekoekin. Mios Biganos Begles eta Cleba León birritan, Zuazo Barakaldo, Angolako junior mailako selekzioa eta Kukullaga izan dira Imanol Álvarez eta Martin Larrañagaren asmoak gauzatu diren aurkariak.
Kontutan hartzekoa da, batez ere, lehengo asteazkenean Egiako txapelketan Mios Biganos Begles taldearen aurkako partida. Frantziarrak nagusi izan ziren abuztuaren 14an baina donostiarrek horma gaindiezina jarri zuten Egian. Gaur Nitsan Dunay israeldarrak minutuak izango ditu.
Horrez gain, Bera Berako bulegoa irekita egongo da abonamenduak eskatu ahal izateko. Honako salneurriak ezarri dira: Superkopa eta Ligarako helduek 65 eurotan eta 85 eurotan Champions Leaguerekin; infantil eta jubilatuak, 35 eurotan eta 45 eurotan eta familiako abonamendua bi helduekin, gazteak, dohainik.
Fitxa: Bera Bera 28, Mios Biganos Begles 19
Bera Bera 28 (13+15): Temprano, Castro (5), Elorza (5), Menéndez 2), Núñez (5), Ana Martínez (3) y Pinedo (4) –titular- Arizaga, Arrojeria, Ziarsolo (2), Ederra (2), Ezkurdia y Yamiley (o.a.)
Mios Biganos Begles: 19 (5+14) : Foggea, Lewwille, Jurgutyte (3), Lachaud, Mireya González (1), Senamaud (2), Maubon, Durand (3), Lacrabere (6), Rocha da Silva (3), Deville (1) y Blazek (o.a.).
Epaileak: Harkaitz Mendizabal eta Javier Ramiro. Kanporatuak: Ana Martínez (2) eta Ederra Bera Beratik eta Lachaud (2) Miosetik.
Partzialak: 3-3, 4-3, 7-4, 10-4, 11-4, 13-5 –atsedenaldian- 18-7, 18-9, 22-12, 24-13, 26-15 eta 28-19.
Horrela, Ligako eta iaz bezala Superkopako –irailaren 4ean, 20etan, Gascan- partidetarako ez da salneurria aldatu. Hau da, helduek 65 euro ordaindu beharko dute 14 partida ikusteagatik, Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurkako Superkopako eta Ligako 13 partida, alegia.
Era berean, gazteek (10-16 urte) eta jubilatuek 35 euro ordainduko dute Liga eta Superkoparako. Bera Bera eskubaloiko senideak %40ko beherakada izango du abonamentuan, ondorioz, helduek 40 eurotan izango dute eta gazteek eta jubilatuek, 20 eurotan.
Horrez gain, Bera Berak familia-abonamendua atera du. Honek esan nahi du bi helduek bazkide eginez gero gazteak (10-16 urte) dohainik izango lukete abonamendua. Kasu guztietan, 10 urte azpiko gaztea dohainik sartuko da Bidebietan nahiz Gaskan.
Abonamenduak Bidebieta Kiroldegiko bulegoan erreserbatu daitezke (9etatik 13ak arte) eta
Champions League
Lehiatilan salgai jarriko diren sarrerak ez dira aldatuko, hau da, Liga eta Superkopa zazpi eurotan eta Europako partidei begira, 10 euro.
Europa mailako goreneko lehiaketako ligaxkan debuta egingo du Bera Berak aurten eta Champions Leagueko multzoen faseko partidak ikusi ahal izateko arrazoizko salneurriak jarri ditu (urriaren 6an –prebiatik etorrita-; urriaren 19an, Novergiako Larvik, egungo azpitxapelduna eta azaroaren 17an, Kroaziako txapeldun Prodavka Vegeta).
Bera Beraren erronka da orokorrean kirola eta eskubaloia gustuko duen oro erakartzea da, zalegoa nahiz Gipuzkoako edo Euskal Herriko erakunde eta eragile. Diotenez, Donostian izango baita Europako emakumeezkoen klubeetako ikuskizun erakargarriena.
Horretarako, lehialenek, hau da, Ligako abonamendua atera duten horiek 20 eurotan izango dituzte multzoen faseetako hiru partidan; gazteeek eta jubilatuek, 10 eurotan.
Bazkideek lortuko dituzten beste abantailen artean dira Bera Berako produktuen salmentan %10eko beherapena eta Donostiako Avia Zerbitzuetako Estazioetan gasolina hartzeagatik %2ko deskontua, besteak beste.
Ikus bideoa