Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak gaur arratsaldean Bidebietan azken lagunartekoari ekingo dio Kukullagaren aurrean Superkopari heldu aurretik. Izan ere, datorren asteazkenean, irailak 4, 20etan Gasca kiroldegian donostiarrek Rocasa ACE Gran Canaria hartuko baitute.
Bera Berak beteko ditu gaur abuztuan jarritako zazpi lagunartekoekin. Mios Biganos Begles eta Cleba León birritan, Zuazo Barakaldo, Angolako junior mailako selekzioa eta Kukullaga izan dira Imanol Álvarez eta Martin Larrañagaren asmoak gauzatu diren aurkariak.
Kontutan hartzekoa da, batez ere, lehengo asteazkenean Egiako txapelketan Mios Biganos Begles taldearen aurkako partida. Frantziarrak nagusi izan ziren abuztuaren 14an baina donostiarrek horma gaindiezina jarri zuten Egian. Gaur Nitsan Dunay israeldarrak minutuak izango ditu.
Horrez gain, Bera Berako bulegoa irekita egongo da abonamenduak eskatu ahal izateko. Honako salneurriak ezarri dira: Superkopa eta Ligarako helduek 65 eurotan eta 85 eurotan Champions Leaguerekin; infantil eta jubilatuak, 35 eurotan eta 45 eurotan eta familiako abonamendua bi helduekin, gazteak, dohainik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores