Espainiako Eskubaloi Federazioak asteazken honetan ireki ditu (11etan) Guerreras Iberdrola Ligako All Star Team hautatzeko bozketak, eta 24 orduz bakarrik aukeratu ahal izango dira postu bakoitzeko jokalari onenak. Arrojeria, Fernandes, Etxeberria, Cavo eta Cesáreo aukeratuko dituzte eta Imanol Álvarez ere bai.
Larunbat honetan Madrilen ospatu den Espainiako Eskubaloi Federazioaren Batzarrak aho batez onartu du 2022-23 denboraldiko kirol egutegia. Irailaren 3an hasiko da eta maiatzaren 30ean amaitu daiteke, titulurako play-offa jokatuko baita lehenengo zortzien artean, gainerakoek jaitsiera saihestea izango dute helburu.
Giuliana ‘Shula’ Gavilán aurkeztu du gaur goizean Tati Garmendiak Ammma zentroan, non Ander Formoso prestatzaile fisikoarekin egin dion balorazio funtzionala. “Oso pozik nago hemen nagoelako; oso helburu handia da Super Amara Bera Beraren koloreak defendatzea, eta uste dut maila emango dudala” izan dira bere lehen hitzak.
Tati Garmendiak Anne Erauskin aurkeztu du gaur Bidebietan, Ermuko eskuin hegalaria, Zubileta Evolution BM Zuazon azken lau denboraldi eman ditu eta datorren denboraldian Super Amara Bera Beran arituko da “gogotsu eta ilusioz”.
Super Amara Bera Berak Alba Menéndez eta Esther Arrojeria kapitainen kontratu berritzea aurkeztu du gaur, Tati Garmendiaren hitzetan “pozik gaude taldeak bihotza mantentzen duelako, karisma handiko jokalariak eta etxekoak”.