DaEspainiako Eskubaloi Federazioak gaur goizean Guerreras Iberdrola Ligako 22-23 denboraldiko egutegiaren zozketa burutu du. Ondorioz, Super Amara Bera Berak Costa del Sol Málaga hartuko du Josean Gasca kiroldegian irailaren 3an eta Liga erregularrari amaiera jarriko dio etxean ere Zubileta Evolution Zuazorekin apirilaren 8an.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak Paula Arcos aurkeztu du gaur goizean Super Amarako Loiolako Erriberako dendan, bere hirugarren fitxaketa. “Polibalentea, arriskutsua eta lotsagabea da erasoan, baloiarekin nahiz baloirik gabe bere jokua azpimarragiarria eta defendatzaile bikaina da” adierazi du, ondorioz, ez du izkutatu “pozik gaude gu aukeratu gaituelako”.
Espainiako Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa, Super Amara Bera Berak gaur goizean EHF European League Women 2022-23 txapelketan izena emateko dokumentazioa igorri du. Horrela, Europako kluben arteko bigarren txapelketa nagusian hirugarren aldiz jarraian parte hartuko du, eta 1993an debutatu zuenetik 27.a Europan.
24 orduko aukeraketa azkar batean, sare sozialen bidez eta Espainiako Eskubaloi Federazioko aplikazioaren bidez, gaur Federazioak ezagutarazi du 21-22 denboraldiko zazpikoa, non Maitane Etxeberria, Malena Cavo eta Elisabet Cesáreo Super Amara Bera Berako aukeratu diren.
“Errendimentu harrigarriari” esker, Tati Garmendiaren hitzetan, Cristina Poloniok Super Amara Bera Berarekin kontratua berritzea “merezi” du eta, beraz, piboteak Donostiako klubarekin duen lotura gutxienez beste denboraldi batez luzatu du “jokalari sutsua, gerlaria, gure taldearentzat ezinhobea”.