Topiko bihurtzen ari da. Super Amara Bera Berari kosta egiten zaio txapelketan sartzea, izan ere, azken lau denboraldietan lehen partida ofiziala galdu du, baina egunkari donostiar batek larunbatean titulatu zuenez, ‘hau ez da nola hasten den, nola bukatu baizik’ , izan ere, aurreko hiruretan Liga titulua eskuratu zuen klubak.
Iraileko astelehen eta ostiraletan, Bera Berak eskubaloian hasi nahi duten gazteetzat Bidebietan dohako saioak egiteko gonbidapena luzatu nahi du.
Hortaz, 2011, 2012, 2013 eta 2014an jaio diren neske-mutilak daude deituta eta saioak ordubetekoak dira, astelehenetan 17;30etatik 18:30etara eta ostiraletan 18etatik 19etara.
Horren ostean, urrian Eskubaloi Eskola osatuko da.
Oharra: Kiroldegiko sarrera ordaindu beharko da edo Kirol Txartelarekin sartu
Azken minutuetan gehiago asmatu du Costa del Sol Malagak eta Super Amara Bera Bera gainditu du (31-32, 16-14 atsedenaldian), Guerreras Iberdrola 2022-23 Ligako debutean ere irabazi, Donostiarekin duen idilioa jarraituz.
Guerreras Iberdrola 2022-23 Ligari hasiera eman aurretik, Imanol Alvarezek “partida hasteko gogoa” duela onartu du, “denboraldi-aurre luze baten ondoren”, eta “zalantzak eta urduritasun txiki horiek” onartu du, jokoan dauden puntuak daudelako. Izan ere, bihar, ostirala, Super Amara Bera Berak Costa del Sol Malaga hartuko du Gascan (18,15 etan ETB1). "Partida zaila baina interesgarria egokitu zaigu", dio teknikariak. Miguel Martín Soria – valentziarra- eta Jesús Álvarez – asturiarra- zuzenduko dute norgehiagoka.
Miramar Jauregiak hartu du Super Amara Bera Berak 2022-23 denboraldirako prestatu duen plantilla. "Mitikoak" lelopean, bertaratutakoek bikingoz betetako jokalariak ikusi ahal izan zituzten pantailan, ikasurtea izango den metafora gisa, ostiralean hasiko dena Costa del Sol Malagaren bisitarekin (Gascan, 18,15etan).