‘Gehiago nahi dugu’ leloarekin, Super Amara Bera Bera 2022-23 denboraldirako abonatuen kanpainari amaiera jarri dio errekor berri batekin, izan ere, 918 abonamendu egin dira, iazko ikasturtearekin alderatuta ia %15a gehiago, hain zuzen.
Espaniako Eskubaloi Federazioak ezagutzera eman du gaur EHFri bidalitako 35 jokalarien zerrenda Europako Txapelketa ospatzeko bidean izango dituztenak, azaroaren 4tik 20ra bitartean Montenegro, Ipar Mazedonia eta Eslovenian. Zerrendan Super Amara Bera Berako zazpi jokalari ageri dira.
Guerreras Iberdrola ligako egutegiak aldaketa garrantzitsuak izango ditu urrian, izan ere, Super Amara Bera Berak Motive.com Gijón taldea Josean Gascan hartuko du urriaren 5ean (asteazkena, 19etan) eta urriaren 16an, igandean 12etan, Mecalia Atlético Guardés.
Larunbatean Bidebietan Bera Berako senior taldeak Ereintza Aguaplasten aurkako kanporaketa irauli zuen. Errenterian amore eman zuten donostiarrek (25-23, 15-5 atsedenaldian), baina Donostian, partida estu hasi arren, lehen zatiaren amaieran tartea ireki zuten (30’: 13-9). Gola egiteko garaian ia jokalari guztien hartu zuten parte eta bigarren zatian eroso jokatu zuten (45’: 19-11).
Super Amara Bera Berak garaipenarekin estreinatu da Logroñoko Palacio de los Deportes delakoan, Grafometal La Rioja mendean hartuta (22-33), azken bi jardunaldietako distirarik gabe eta bigarren zatian partida haustea lortuz.