Super Amara Bera Berako Sara Gil de la Vega ezker hegalari ebakuntza egin diote gaur Donostia Ospitalean, bere eskuineko ukondoaren alboko lotailu mediala berrosatzeko. Ebakuntza egin dion medikua, Dr. Iñigo Guisasola pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Selekzioei eskainitako astea amaituta, bost jokalariek iristi eta handik hiru egunetara Guerreras Iberdrola Ligari ekin behar diote, bihar asteazkena 19etan, bosgarren jardunaldiari dagokiona, non Super Amara Bera Berak Motive.co Gijón hartuko duen (Jesús Escudero eta Jorge Escudero, kantabriarrak). Halere, Imanol Álvarezek uste du “batzuk lehiatzeko erritmoarekin jarraituko dute eta besteen entrenaldiekin nahiko izan daiteke bihar ondo lehiatzeko”.
Barakaldoko Gorostiza kiroldegian Zuazo gainditu ostean (17-18), Bera Berako senior taldeak Euskal Kopako finala jokatuko du datorren urtean Zarautz Ameztoi taldearen aurka, Askartzari etxetik kanpo ere irabazi ziona (26-31).
Bestetik, mutilek bi partidak irabazi zituzten.
Super Amara Bera Berako jokalaria Sara Gil de la Vegari ebakuntza egingo diote urriaren 5ean, asteazkena, Donostia Ospitalean, bere eskuineko ukondoa berrosatzen saiatzeko.
Euskal Kopako finalerdiari ekingo dio Bera Berak larunbatean Barakaldon, Zuazoren aurka Gorostiza kiroldegian. Partida bakarrera izango da, beraz, irabaleak jokatuko du finala Askartza edo Zarautzen aurka.