Bera Bera

Select your language

Espainiako Selekzioak Joko Olinpikoak prestatzeko hirugarren kontzentrazioa egingo du Donostia eta Irun artean. Ambros Martinek hautatutako 18 jokalariak igandean iritsiko dira Donostiara, Manteoko gimnasioan ere entrenatuko dira – Angolan ere arituko da – eta Artalekuko pistan, beraz, super amara Bera Berako Maitane Etxeberria jokalariak, etxetik inoiz baino gertuago burutuko du stagea.

Guerreras taldeak hiru lagunarteko jokatuko ditu Artalekun. Asteazkenean 19etan Angolaren aurka; ostiralean 19etan Hego Korearen aurka, biak Teledeporte bidez ikusgai eta igandean 13etan berriro selekzio asiatarren aurka.

Hiru partidak ikusteko abonua sortu dute, 25 eurokoa helduentzat eta 15 eurokoa 14 urtetik beherakoentzat. Banakako sarreren kostua 10 eta 6 eurokoa da. Sarrerak Bidasoaren plataforma daude salgai.

Astebete Gipuzkoan egin ondoren, Ambros Martinek Joko Olinpikoetara joango diren 14 jokalarien behin betiko zerrenda emango du. Espedizioa Parisera bidaituko du uztailaren 20an.

Zumaian eta Bergaran, uztailaren 9an

Egonaldi honen inguruan, José Ignacio Prades entrenatzaileak eta Maria Cadens eta Jaume Fort prestatzaileak Zumaian solasaldi bat eskainiko dute Zumaian. Arlo tekniko-taktikoa, fisikoa eta atezainen prestakuntza jorratuko dituzte uztailaren 9an, Alondegia kultur etxean, 11etatik 13ak bitartean. Bestetik, entrenamendu irekia burutuko dute Bergarako Labegaraieta kiroldegian, egun berean, 18etatik 20ak bitartean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores