Gurpea Beti Onak Azparren Gestión Super Amara Bera Bera gainditu du Lekunberrin jokaturiko lagunartekoan (30-22) gipuzkoarren sei baja nabarmenduz.
Espainiako Selekzioak Europako txapelketako Main Round delakoa jokatuko du Alemania (21-23) gaindituta. Gainera, bi puntu horiek eraman ditu bere baitan finalaurrekoetan aritzeko lehiarako ezinbestekoak.
Harrobiko taldeek bederatzi partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Azpimarratzeko, Euskal Ligan Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeek Eibar Eskubaloia hartuko dute Bidebietan igande goizean. Horrez gain, senior taldea Leioan arituko da eta mutiletan, Herrería Bidebieta Bera Bera jubenilek Irunen jokatuko dute eta kadeteek Hondarribia hartuko dute Bidebietan larunbatean.
Lehen taldeko zazpi jokalariekin eta bigarren eta jubenil taldeetako jokalariak lagunduta, Super Amara Bera Berak Gurpea Beti Onak Azparren Gestión taldeari egingo dio bisita ostegunean Lekunberrin (19,30etan). Helburua da lehiatzeko erritmoari eustea azaroaren 26an Ligara bueltako ahalik eta ondoen ekitea, Gascan Caja Rural Aula Valladolid hartuz.
Europako Txapelketa dela eta Guerreras Iberdrola Ligak hilabeteko etenaldia du baina Donostian gelditu diren Super Amara Bera Berako jokalariek entrenatzen jarraitzen dute Álex Nogués, bigarren entrenatzailearekin. Era berean, bi lagunarteko finkatu dira, Gurpea Beti Onak Azparren Gestión eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen aurka.