
super amara Bera Beran bi denboraldi burutu ostean, Cristina Polonio pibotak aurtengo denboraldia bukatzen denean taldea uztea erabaki du.

Zarautzen galduta (23-22), Euskal Ligako Bera Berako senior taldeak azken jardunaldiaren zain egon beharko du. Apirilaren 25ean Jarrilleras hartuko du eta garaipena behar du bigarren postuari eusteko eta igoera fasea jokatzeko.

Ez da ohikoa 31 gol jasota Super Amara Bera Berak irabaztea, baina azken hiru minutuetan lortutako 0-3ko partzialari esker, Gavilanek sei metrotan egindako bi akziok, Arcosek gauzaturiko penalti batek eta Aallak Mangueren aurka egindako geldiketak (berdinketa izango zena) donostiarren beste garaipen bat ahalbidetu dute Telden (31-32, 16-18 atsedenaldian).