Igandean Gascan (12,10etan) ESBF Besançon gainditzeko argudioak egon badaude multzoen fasera sailkatze aldera baina, era berean, barneratuta dago super amara Bera Berak aurpegirik onena eman beharko duela, batez ere, Frantziarren defentsa gogorrean hutsuneak aurkitzea.
Etxetik kanpo jokatu arren, Euskal Ligako taldeek bi puntuak zakuratu dituzte. Senior taldea Errenterian irabazi zuen Ereintza gaindituz sailkapenean ere bai eta Lacturale Bera Berako taldeek Zuazoren aurka lehia estuak izan zituzten, jubenil eta kadete partidak gol bakar batez erabaki zirenak.
Partidak 60 minutu irauten du eta kanporaketek, 120 minutu. super amara Bera Berak azken hamar minutuetan lortu du European Leagueko Q3ari eustea, 50. minutuan 29-20 aurka izan ostean. Baina 7x6ak funtzionatu du, Paula Arcosek hutsuneak aurkitu ditu eta gipuzkoarrek norgehiagoka itxi dute Hernandezen golarekin. Ondorioz, Gascak erabakiko du kanporaketa, igandean 12,10ean.
“Denboraldi berri bat hasten dugun bakoitzean egutegian beti ditugu markatuta bi data hauek eta Besançonera ilusioz beterik goaz” adierazi du Alba Menéndez kapitainak Bordelera zihoan autobusen zain.
Euskal ligan partida erabakiorrak dituzte Bera Bera Eskubaloiko taldeek eta guztiak etxetik at. Senior taldeak Ereintza liderrari egingo dio bisita eta Lacturale Bera Berako taldeek Zuazori Barakaldon.