Bera Bera

Select your language

Argi dago Eli Pinedori final-laurdenak gustoko dituela. Brasilgo Mundialean, partida amaitzeko sei segundu falta zirela berak sartutako gol batek Espainia finalerdietan kokatu bazuen ere, atzo Kroaziari sartu zizkion zazpi golei esker Espainiako selekzioa Joku Olinpikoetako dominak eskuratzeko borrokan izango da lehenengo aldiz. Eli Pinedo golegile nagusiena izan zen atzo. Bigarren zatian taldeak gauzatu zituen 12 goleetatik bost egin zituen Bera Bera Eskubaloiko ezker hegalak, horien artean, hiru jarraian (19-16, 45. min) Espainiak tartea zabaldu zuenean eta, berriro ere, sutsu aritu zen defentsan. Aipatzekoa da baita ere Bea Fernandezek sartutako hiru golak. Montenegro Londreseko Joku Olinpikoetan berdintasuna da nagusi. Goizean, bere multzoko txapelduna Brasilek ezin izan zuen Norvegia gainditu; gauean, berriz, Montenegrok Frantziari irabazi zion penalti bat gauzatuz partida amaituta. Horrela, Brasilgo Mundialeko final-zortzirenak bezala Montenegro izango du aurrean Espainiak. Duela bederatzi hilabete Jorge Dueñasen jokalariek 23-19 gainditu zuten Montenegro, Eli Pinedo zazpi gol sartu zituen eta Patricia Elorzak bat. Joku Olinpikoetako finaleko txartela eskuratzeko partida bihar izango da 21,30etan (Euskadin). Errusia gainditu zuen Koreak eta Norvegiak (18etan) jokatuko dute beste final erdia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores