Bera Bera

Select your language

Partida borobila SUPER AMARA Bera Berak egin duena Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko (17-30) Barakaldoko XL Kopako finalean, Lasesarren, donostiarrentzat seigarren garaikurra delarik.

Gipuzkoarren jarraipena eman diote finalerdietan Liberbank Gijón taldearen aurkako egindako defentsari. Faboritoak izan arren, ez da fio SUPER AMARA Bera Bera, izan ere, Aula Alimentos de Valladolid da Guerreras Iberdrola ligan irabazi ez dion talde bakarra. Horregatik, Cifuentesen lehengo gola izan ezik Aula beti frontoin baten kontra jo du behin eta berriro eta ezin izan du Arruda atezaina gainditu. Álvarez-Cifuentes lotura estutu dute eta Bolling eta Cuadrado albokoak zailtasun handik izan dituzte.

Erasoan, larunbatean ez bezala, bikain. Pazientzia izan da hitza eta SUPER AMARA Bera Berak aukera ezberdinak izan ditu hutsuneak aurkitzeko eta partida hasieratik apurtu du (11’: 1-9) Peñas entrenatzaileak partida gelditu arren zazpigarrenean.

Tartea mantendu da, Cifuentes saiatu da baina defentsan ere ezin zuen Aulak. Arderius aurrena eta Arrojeria ondoren aukera ezberdinak Karsten (lau gol lehenengo zatian), Cardoso (4) edo Gil (3) eta tartea handitu da hamar golera, Imanol Álvarezi minutuak banatzeko aprobetxatu duelarik.

Bigarren zati hasieran 0-4 partzialarekin Kopa bereganatu du SUPER AMARAk. Aulak zazpi jokalariekin saiatu da baina Castellanosek birritan eta Etxeberriak atezainik gabe egin dute gola.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak Kopa eskuratu du berriro ere Porriñon eta Málagan galdu ostean.

Aula Alimentos de Valladolid 17, SUPER AMARA Bera Bera 30

Aula Alimentos de Valladolid 17 (8+9): Guerra, Cozzi (1), Cuadrado (2), Cifuentes (7), Álvarez (1), Bolling eta Viloria (1) –hasierako zazpikoa- Cesáreo (3), Niño, Nieto (1), Gutiérrez, Bartolomé (1), Cossio eta Sanz (o.a.).

SUPER AMARA Bera Bera 30 (18+12): Arruda, Etxeberria (3), Terés (2), Sans (1), Karsten (4), Gil (3), Arderius (4) –hasierako zazpikoa- Arrojeria (2), Cardoso (5), Menéndez (2), Aramendia, Ezkurdia, Berasategi (1), Azurmendi, Camejo (1) eta Castellanos (o.s.) (2).

Epaileak: Álvarez (EAE) eta Bustamante (nafarra)

Kanporatuak: Cifuentes Aulatik eta Etxeberria eta Azurmendi Super Amaratik

Partzialak: 1-3, 1-8, 2-10, 5-14, 7-16, 8-18 –atsedenaldia- 9-22, 11-22, 12-24, 13-27, 14-29 eta 17-30

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores