Bera Bera

Select your language

Silvia Arderius madrildarrak eskubaloia ikasi zuen taldea eta ohorezko mailan aritu zen aurreneko urtetako taldearen aurka jokatuko du. Helvetia Alcobendas azkena izan arren, bere ustez “partida tranpa” izan daiteke.

SUPER AMARA Bera Berak Helvetia Alcobendas Bidebietan larunbatean (18etan) hartuko du Donostia hilabete jokatu gabe eman ostean. “Luze egiten da, denbora asko pasatzen eta etxean jokatzeko irrikan gaude”. Rincón Fertilidad Málaga gainditu ostean, gipuzkoarrek bigarrenarekiko lau puntuko aldea mantendu dituzte A Guardan lortutako berdinketarekin eta derbia Lasesarren irabazita. Arderiusek onartu du “pozik gaude eta guk, gurera. Egia esaten badizut –dio- aurten ez diot sailkapenari erreparatu. Irabaziz gero, gainontzekoek zer egiten duten berdin zaigu, gainera guri komeni zaigun emaitzak eman dira”. Izan ere, jardunaldia aurreratuta, KH7 BM Granollersek Mecalia Atlético Guardés (23-22) gainditu zuen. “Granollers pista zaila da” adierazi du madrildarrak. “Horregatik, han irabazita asko ospatu genuen” gogoratzen du.

Helvetia Alcobendasen inguruan, zentralak ohartarazi du “egoera konplikatuan daude, jaisteko postuak saihestu ezinik baina gurera ezer galtzekotan etorriko dira puntu hauek ez dituztelako espero”.

Halere, Helvetia Alcobendas da SUPER AMARA Bera Berari aurtengo Guerreras Iberdrola ligan partidetako bi zatiren bat irabazi dion talde bakarra. Hau da, joanekoan atsedenaldian aurretik ziren madrildarrak (11-10). Jokatu diren 12 partidetan eta bi zatiei erreparatuta, hau da, 24 partzialetatik gipuzkoarrekk Granollers, Elche eta Guardesekin berdindu zuten lehenengo zatia. Eta bigarrenari dagokionez, Guardés eta Elcherekin berdindu ere bai, puntuak banatzeko eta Rocasarekin ere bai (14-14), halere, atsedenaldirako partida erabakita zegoen (7-18).

Arderiusek uste du Helvetia Alcobendas “goreneko taldearen aurka indartsu dago”. Izan ere, Rocasarei irabazi zion Madrilen, non Guardésekin galdu zuen bi goleko tartearekin eta bakarra Liberbank Gijón eta Conservas Orbe BM Porriñorekin. Eta ohartarazi du: “ezin gara tranpan erori eta partida azkenaren aurka bezala hartu. Etxean indartsu mantendu behar dugu eta beste helburuei erreparatu, gol gehien sartzen duen taldea izatea eta gol gutxien jasotzen duena ere bai”.

Internazioanalak joku bolada onean dago. “Pertsonalki pozik nago, Mundiala ostean zaila zen berriro martxa hartzea baina orain fisikoki oso ondo nago eta pistan nabaritzen dut”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores