
Ligako aurreneko etenaldia igarota, urri mamitsuari ekingo dio SUPER AMARA Bera Berak. Guerreras Iberdrola ligako hirugarren jardunaldian, igandean Bidebietan (12,10etan) Liberbank Gijón hartuko du, gol average delakoari esker, egungo liderra.

Asteburuko emaitzen artean, azpimarragarriena da Herrería Bidebieta Bera Bera taldeek lorturiko garaipena eta berdinketa. Gainontzeko partidetan porrotak, Euskal Ligako senior taldearena Usurbilen ere bai.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bost partida jokatuko dituzte asteburuan, horietatik Bidebietan bi. Azpimarratzeko, emakumezkoen Euskal Ligako senior taldearen debuta.