Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak 2021-22 denboraldiaren hasiera ofiziala noiz izango den ezagutu du gaur, izan ere, Espainiako Eskubaloi Federazioak, aurreneko aldiz ikuskizuna antolatuko duena, emakumezkoen eta gizonezkoen Superkopak Torrelavegan irailaren 4n izango direla dituela adierazi du.

Ondorioz, 2016an Iruñean egin zena errepikatuko da, hau da, historian bigarren aldiz, kasu honetan Torrelavegako Vicente Trueba kiroldegiak bi finalak hartuko ditu, batetik, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligako txapeldunak eta Kopako txapeldun Elche visitelche.com taldeek jokatuko dute eta, bestetik, gizonezkoetan FC Barcelona eta Ademar León taldeen artekoa. Ordutegiak zehazteke, Teledeportek zuzenean eskainiko ditu biak.

SUPER AMARA Bera Berarentzat hamaikagarren Superkopa izango da. Orain arte, zazpi irabazi ditu, azkeneko biak gol bakar batez galdu ditu, Eibarren Rocasarekin 2019an (ezin ahaztu oraindik partidako azken segunduak) eta 2020ko urrian Malagan, Rincón Fertilidadekin. Elche visitelche.com taldearentzat, aitzitik, aurreneko Superkopa izango da.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Bera lehiaketa ezberdinen egutegi ofiziala ezagutzen ari da. Imanol Álvarezek abuztuan zazpi partida jokatzeko asmoa du, Superkopara ez ezik Ligako hasiera exijentera ere ahalik eta ondoen iristsi nahi du, izan ere, irailaren 18an Costa del Sol Málaga izango da Gascan, Tenerifera egingo du bidaia 25ean, Aula urriaren 2an etxean eta Europako kanporaketa urriaren erdialdean, Vienako biharko zozketan (11etan) aurkaria ezagutuko duelarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores