Bera Bera

Select your language

Egun garrantzitsua biharkoa SUPER AMARA Bera Berarentzat, Europan urrian eta azaroan osatu beharreko ibilbidea ezagutuko duelako, izan ere, EHFk European Leagueko aurreneko bi kanporaketak zozketatuko du Vienako egoitzan (asteartea, 11etan).

Q2an kokaturik, aurreneko multzoan, SUPER AMARA Bera Berak urrian ekingo diona Europako goreneko bigarren lehiaketari, talde indartsuak saihestu nahi ditu azaroan aukerak izateko multzoen fasera sailkatzeko. Frantzia gertu dago baina hobe beranduago, izan ere, Paris 92 taldeak urrats handi bat eman du uda honetan. Olinpiar jokoetan izango den Flippes albokoaz gain, Lara González, eskarmentu handiko Gnonsiane Niombla, Bresteik Fofana eta Sajka Metzetik fitxatu ditu. Errusiarra Trefiloven Kuban Krasnodar ere ageri da; Errumaniatik Magura Cisnadie indartsua, Alemaniatik HSG Blomberg-Lippe eta beti maila altua ematen duen Norvegiak bi aukera eskaintzen ditu: Tertnes Elite edo Molde HK Elite, Elke Karstenen talde berria.

Hauek saihestuta ere ibilbidea ez da oparoa izango. Hungariako MTK Budapest edo Poloniako FunFloor Perla Lublin, non SUPER AMARA Bera Berak 2018an Txapeldunen ligako atarikoa jokatu zuen ez dira makalak. Agian Serbiako Radnicki Kragujevac talderik ezezaguna izango da, mailaz gora doan Suitzako LC Brühl besteetan donostiarren ibilbidean agertu da, Atlético Guardés bezala, izan ere, EHFk ez du liga bereko taldeak babesten garai hauetan. Joaneakoa, urriaren 16-17an izango da eta, itzulera, urriaren 23-24ean.

Zozketak ere Q3 delakoaren proiekzioa egingo du, multzoen fasean sartu ahal izateko azkena. Hauetako askok maila are gehiago igoko dute: Les Neptunes de Nantes, Besancon edo Chambray Frantziatik, Hungariako Vaci edo DVSC Schaeffler, Errusiako Astrakhanochka edo Zvezda –azken aurkaria Europan-, Danimarkako Herning-Ikast, Errumaniako Valcea, Alemaniako SG BBM Bietigheim, Norvegiako Storhamar edo Kroaziako RK Lokomotiva Zagreb. Azaroaren 13-14tik 20-21era burutuko da Q3 kanporaketa hori.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores