Bera Bera

Select your language

“Partida lehiakorra datorrela nabaritzen da zaleek ikusteko aukera izango dutena, irrikan geunden eta ziur nago bultzakada hori nabarituko dugula” adierazi du gaur SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek. “Beste pistetan zaleekin jokatzen denbora dexente daramagu eta gure gertukoek guren gozatzea nahi dugu, beraientzako jokatzen dugulako eta poztasuna eman nahi diegu” gaineratu du.

Malena Cavo jokalariaren baja berretsi du entrenatzaileak, izan ere, “ia bi aste entrenatu gabe darama”. Halere, “astea ondo joan da” aipatu du horregatik, bere ustez, “taldea prest dago Ligako aurkaririk indartsuenetariko bat etxean hartzeko”.

Costa del Málaga Liga irabazteko faboritoen arten kokatzen duen galdetuta, Imanol Álvarezek ez du zalantzarik egin “lehiaketa guztietan borrokan egongo da azken unerararte”. “Lesioak izan dituzte baina oinarria ondo dago: Arderius, Doiro, Merche, López aizpak…” gaineratu du. Horrez gain, Talita Alves brasildarrak “bariante berri bat emango dio eta adi egon behar dugu”. SUPER AMARA Bera Beraren entrenatzailearen ustez, “Málaga ez da asko aldatu, dohainak ditu eta saiatu gara eraso jokoa oztopatzen”.

Brasilk Mariane Fernandes deitu duenez, Álvarezek komentatu du “jokalaria irrikan zegoen, oso pozik dago, iaz egindako lanaren saria da eta ea bultzada hori aprobetxatzen dugun”. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores