Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hamaika hitzordu izango ditu asteburu honetan, hamaika leku ezberdinetan, gainera. Zilarrezkoan, hiru partida baino ez dira gelditzen liga amaitzeko. Bera Berak Burlatan jokatuko du ECA Malkaitz taldearen aurka, laugarren postua ziurtatzeko eta aurreneko taldeak estutzeko, izan ere, Los Chelines eta Beti Onak hiru puntutara daude eta.
Euskal ligan, Lacturale Bera Bera kadete neskek Ermuan jokatuko dute larunbat goizean eta Bera Bera Donibane kadete mutilek, Bidebietan 13,15etan. Senior mutilak, aldiz, Gascan igandean 9,30etan , super amara Bera Berak Beti Onak taldearen aurkako partida baino lehenago.
Infantilak Oñatin eta Arrasaten eta eskola Unieta, Usurbil eta La Sallen.
Argazkian, Lacturale Bera Bera kadetea

































