Bera Bera

Select your language

Martxoaren 12an, 16:30etan, lehen taldeak Uribealdearen aurka jokatuko du Zarautzen. Zergatik Zarautzen jokatu etxeko partida bat?

Anoetako zelaia modu negargarrian dagoenez, zainduagoa dagoen zelai batera joatea erabaki dutelako kirol arduradunek.

Azken txanpan ari gara sartzen, eta postuak definituz doaz. Larunbateko partidaren garrantzia handia izango da, baldin eta puntu batzuk bildu nahi baditugu. Ohorezko mailan Gernika estu eta larri dabil ere, eta talde bizkaitarra jeistekotan, bi talde arrastratuko lituzke beheko ligetara, eta gaur gaurkoz, gu ginateke bi horietako bat.

Entrenatzaileek tentuz prestatu dute partida, eta talde osoa daukate jokatzeko.

Animatu eta sentiarazi dezagun taldea etxean bezala.

Termas Bera Bera - Uni Bilbao
Hilabeteko geldialdiaren ondoren, larunbat honetan 13:00tan Miniestadioan, neskek Uni Bilboren aurka jokatuko dute. Taldea oso motibatua dago eta jada nabaria da jokatzeko gogoa. Azken asteetako entrenamentuak oso abersagarriak izateaz gain, azken partidoetako akatsak zuzentzeko balio izan diete.

Bilbotarren aurka jokatutako azken partidoaren porrotaren ostean, Jokin, Amets eta Lauraren jokalariak zelaira kementsu aterako dira.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores