Bera Bera

Select your language

Beste urtebetez, dagoeneko 21, Donostia Baiona Donostia martxa antolatzea lortu zuen atzo gure kirol elkarteak.

Ziurrenik urte guzti hauetako egun gogor eta euritsuenetakoa izan zen, eta bertan aritu zinaten partaide guztiak sekulako meritua duzue, bejondeizuela!!

Aurtengo edizioa oso berezia izan da guretzat, Tour-a Euskadira etorriko den urte honetan gure martxa. Grand Dèpart País Basque-ren parte izan da eta izen emate gehien izan ditugun edizioa osatu dugu, 1.753 guztira!!

Beraz eskerrak emateko argumentu asko ditugu.

Lehenik eta behin noski, zuei, parte hartzaile guztiei, urtez urte gure martxan izena ematea erabakitzen duzuelako eta bide batez gure kirol elkarteko kirol atal ezberdinak laguntzen dituzuelako.

Bestetik, Grand Dèpart-eko agintariei, gure martxa aukeratzeagatik Tour-eko programa eta ospakizunen parte izateko. Nola ez, baita martxako babesle eta laguntzaile ezberdinei (ibilgailuak utzi, hornidura produktuak, materialak,..) beraiek egiten bait dute posible martxa antolatzea.

Eta azkenik, garrantzitsuenak, gure kirol elkarteko laguntzaile eta bolondres guztiak, guztira 200-tik gora, izugarria izan da. Zikloturismo atalak bere txirrindak egun batez utzi eta martxako bide gurutzeak zaindu eta seinalizazioa bikain egiten dute. Karate, errugbi, eskubaloia, saskibaloia, boleibola eta gainontzekoak, montaia, helmugako zerbitzu guztiak, kontsigna eta desmontai lan izugarria egin dutelarik. Aurten gainera eguraldi txarrari aurre eginez!

MILA ESKER GUZTIOI!

Guzti honek datozen urterako gogo eta ilusio handiz lanean hasteko motibazio eta indarra ematen digu. Hurrengo DONOSTIA BAIONA DONOSTIA- n ikusiko dugu elkar!!

-Donostia Baiona Donostia Antolakuntza-

Laguntzaileak/Colaboradores