Bera Bera

Select your language

Donostia Baiona Donostia 2023 Grand Dèpart martxa zikloturista gaur eguerdian aurkeztu da GIANT Donostia dendan, eta bertan izan dira Fernando Diez Mintegui, ibilaldiaren antolatzailea den Bera Bera Elkarteko presidentea, eta Pedro Delgado txirrindularia, martxaren antolakuntzak bere kirol-ibilbide bikainagatik omenduko duena, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuleta irabaziz, besteak beste.


Benito Urraburu kazetariak ireki du aurkezpena. 2023ko Frantziako Tourra Euskaditik aterako da, eta martxa GRAND DÈPART PAYS BASQUErako antolatutako egutegian programatutako jardueretako bat da, Araban eta Bizkaian egingo diren beste bi zikloturistarekin batera. Oso edizio berezia, non kolore horia oso presente egongo den.

Fernando Diezentzat, “harro egoteko modukoa da ekitaldi handi honetan parte hartu ahal izatea” aipatu du. Ibilaldiari buruzko hainbat datu eman ditu:


Izena emandakoen errekorra: 1753 parte hartzaile. 1050 gipuzkoarrak dira eta 200 baino gehiago Frantziatik etorriak. Parte hartzea arrakastatsua izan den arren, 110 emakumek bakarrik eman dute izena probarako, eta hurrengo edizioetan zenbaki hori handitzen joatea espero du.


Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, Fernandok elkarteko atal ezberdinetako boluntarioen lana azpimarratu du, aurten ere asko erantzun dutelako eta harrotzen delako.


Pedro Delgadok hartu du hitza, edizio berezi honetan parte hartzeko gonbitak egin dion ilusioa nabarmentzeko. DBD zikloturisten martxa handienetako bat dela aipatu du.


Eguraldi txarra egin arren, Pericok epikarako deia egin du biharko martxari aurre egiteko, baina beti kontuz: “olioa hartu, euritako bat eraman jaitsieretarako, horniduretan ondo elikatu eta Jaizkibelgo igoeran ”grupeta” hartu, ondo lagunduta joateko.


Tourrak Euskadin izango duen irteerari dagokionez, oso ekitaldi handia dela uste du, txirrindularitzan dagoen handiena eta kirolean handienetakoa. Hiru etapa urduri espero ditu, nolabaiteko arriskuarekin, eta sailkapen nagusia irabazteko hautagaiak etapa horiek ahalik eta gutxien arriskatuz pasatzen saiatuko dira.


Bihar goizeko 8etan Zurriola etorbidetik Grand Dèpart 2023 Martxa Zikloturista irtengo da.

Argazkian ezkerretik eskuinera: Fernando Diez, Bera Bera elkarteko Presidentea, Monika Daza, Bera Bera elkarteko zikloturismo saileko zikloturista, Perico Delgado txirrindulari ohia eta Sergio Thomas, Giant ordezkaria.

Laguntzaileak/Colaboradores