
Salto Bera Berak ezin izan zuen denboraldia etxean garaipenarekin hasi, baina joko eta puntu askoko lehen erdiak ilusioa sortzen dio taldeari. Partida amaierara arte borrokatu zen eta azken jokaldian irabazi zuen Discaesportek.

Gurpil aulkiko Salto Bera Bera Saskibaloi lehenengo mailako Ligari hasiera emango dio igande honetan, 12:00etan, Bidebietako Kiroldegian, Mallorcako CD Discaesporten aurka. Espero dugu jendea animatzera etortzea.

Salto Bera Berako gurpildun aulkiko saskibaloi ligari hasiera emango zaio igande honetan, 12:00etan, Bidebietako Kiroldegian. Ilusioz beteriko denboraldia da, aurreko denboraldian sailkapeneko zenbait arazo gainditu zituen taldea indartuko duten hiru fitxaketei esker Jesús Los Arcos, Rubén Viso eta Asjad Bachir. Misterrak sustatzen duen joko-sistema aldatzeaz gain, zaleentzako pozak agintzen ditu, eta guztiok zuen zain gaude harmailetan animatzen.