Bera Bera

Select your language

Hirugarren garaipena SALTO Bera Berarentzat CB Villa de Leganési 55-52 irabazita, azken laurdenean zaildu zen partida batean, baina azkenean talde donostiarrak garaipena eskuratu zuen.

Partida ez zen oso fin hasi saskiratzeetan, baina SALTO Bera Berak sendo jokatu zuen batez ere erreboteetan. Lehen laurdena 15-7 bukatu zen.

Bigarren laurdenean erasoan hobeto ibili ziren eta taldeak oso ideia argiekin jarraitzen zuen, plana funtzionatzen ari zen. Atsedenaldira 10 puntuko aldearekin iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean argi gelditu zen Villa de Leganés ez zela amore ematera etorri, baina SALTO Bera Berak aurre egin zion erasoei, 47-39 azken laurdenaren aurretik.

Talde madrildarra azken laurdenean dena sartzen hasi zen eta distantziak murriztea eta partida irauli ere lortu zuten. Hala ere, azken ahalegin batek justizia egin zion partidan ikusitakoari. Garaipen landua, ilusioz betetzen duena taldea. 55-52 eta ospatzera!

Hurrengo partida Palman otsailak 1-ean.

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores