ERRENDIMENDUZKO JUNIORRAK: BERA BERA ALBISTUR 41 - 56 ZAST ZARAUTZ

Lehen porrota aurtengo denboraldian Bera Bera Albisturrentzat nagusi izan den Zast Zarautz taldearen aurka. Jokalari handiak dituen talde zarautztarra, ia jokalari guztiak elkarrekin dabiltzanak azken 3 urteetan, gaurkoan gehio  izan da Benta Berriko kantxan

Bera Bera Albistur taldeak aurpegia eman du partidu guztian zehar. Atzetik izan bada ere partiduan guztian zehar, diferentzia txikietan mantendu da eta azken laurdenararte bizirik egotea lortu du. Azken 10 minututan diferentziak 10 puntutako esia gainditu du eta azkenean 41-56 emaitzrekin amaitu da partidua.

Donostiarrek minutu guztiak konpetitzeko erronka du aurtengoan, edozein izanda ere arerioa, Eta gaurkoan ere lortu duela esan behar. Geure akatsekin, batzutan ez sisnisteko modukoak, geure asmatzeekin, gauza politak eginez ere, taldea aurreraka doala bere jokoan garbi dago. Zer egin asko dago oraindik baina azaltzen duen jarrerarekin eta lanerako erakusten duen gogoekin, lortuko dugulakoan gaude. Aupa ekipo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-15, 7-9 (17-24); 13-13 (30-37) eta 11-19 (41-56 amaieran)

SASKIRATZAILEAK: Marta (6), Esnal ((6), Danna (0), Paula (0), Lur (7), Naiara (5), Nara (4), Nahia (7), Anne (2), Sara (2) eta Hannah (2)

HURRENGO PARTIDUA: Irailak 30, igandea, 17.45tan Hondarribin

JUNIORRAK

BERA BERA - OSTADAR.- LASARTE, LARUNBATA 16.00

BERA BERA ALBISTUR - ZAST ZARAUTZ.- BENTA BERRI, IGANDEA 12-00

KADETEAK

BERA BERA - EASO.- YOLDI, IGANDEA 10.00

BERA BERA MANTEO - IRAURGI.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

ERRENDIMENDUZKO JUNIORRAK: ASKO SUFRITU ONDOREN, GARAIPENA BERA BERA ALBISTURRENTZAT 38-40

Errendimenduzko junior mailan debuta egin du Bera Bera Albistur ekipoak Tolosan bertako Take ekipoaren aurka. Lehen urteko jokalariak izanik, zailtasun asko izango genituela bagenekien eta lehen partidua hau horren adierazle. Prorroga baten ondoren lortu da garaipena 2 puntutako abantailarekin

Lehen partidua izanik, urduritasuna, antsietatea eta gauzak azkarregi egin nahia azalduko zirela espero genuen. Baita azaldu ere. Ondorioz erasoan kaxkar eta baloia asko galduz aritu da ekipoa. Ala ere, aukerak sortu ditugu saskiratzeko baina gaurkoan normala ez den moduan huts egin dugu. Horrela ezin markagailura zelaian ematen zuen nagusitasuna igo

Eskerrak ekipoak beti erakutsi duen lanerako asmoa eta saiatzea ikusi dugun defentsan. Horri esker partiduan egon gara beti eta aurretik normalean

Lehen laurden trabatu baten ondoren, berdintasuna markagailuan (10-10). Bigarrenean Bera Bera oberena ikusi dugu. Defentsan sendo, baloiak laurtu eta kontraeraso azkarrak lortuz, 9 puntutako abantailarekin atsedenaldira (15-24). Bazirudien taldea asentatu zela baina...

Hirugarren laurdenean ez zela horrela ikusi da. Erasoan hutsegite berdinekin eta defentsan, nekearen ondorioz, zuloak utziz, abantaila galtzen jun da ekipoa, Takek ondo aprobetxatuz, markagailua 26-27 utzi duelarik azken laurdenaren faltan

Azken laurdena infarto modukoa izan da. Bera Bera ez da inoiz atzetik joan baina ezta abantaila txikiei eusteko gai izan ere. Azken segundutan, markagailua berdinduarekin, 2 TL hutsegin eta, azkenean, prorrogara. Jaurtiketa libreetan ere, oso gaizki gaurkoan, 20 jaurti eta 4 bakarrik sartu dira eta

Prorrogan berriz, gauzak gehiago okertu dira. Etxekoek lortu dute 3-0koa eta Bera Bera zeharo galduta zebilen. Baina ekipo honek, ihaz erakutsi zuen bezela, ez du "errenditu" hitza ezagutzen. Lanean jarraitu eta, horrelako momentuetan behar den suertea ere lagun izan duelarik, 0-5 partziala lortu eta, asko sufritu badu ere, garaipena etxera!!!

ZORIONAK EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Asko dago lantzeko eta obetzeko baina horrelako jarrerakin, lortuko dugula zalantzarik ez izan

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-10, 5-14 (15-24); 11-3 (26-27), 9-8 (35-35); 3-5 (38-40)

SASKIRATZAILEAK: Marta (8, Esnal (7), Danna (0), Paula (0), Lur (11), Naiara (0), Nara (3), Nahia (4), Anne (4), Sara (0) eta Hannah (3)

HURRENGO PARTIDUA: Igandea irailak 23, Benta Berrin 12.00tan, Zarautzko Zast taldearen aurka

Aurreko denboraldia atzo bukatu genuela ematen badu ere, geroztik pasa da uda eta, talde batzuentzat, baita aurredenboraldia ere. Denboraldi berria hastera doa eta errendimenduzko junior eta kadete taldeak izango dira lehenak lehiatzen. Hau da partiduen zerrenda:

 

JUNIORRAK:

BERA BERA - EASO ZELAI TXIKI.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA ALBISTUR - TAKE.- TOLOSA, IGANDEA 12.00

KADETEAK:

BERA BERA - ATLETIKO SN SN ANDATZA.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

BERA BERA GROS - OIARSO.- DON BOSCO (ERRENTERIA), LARUNBATA 12.30

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @PalomarJulian: La portera @MaiteZugarrondo se retira por la dificultad de conciliar su vida de "madre soltera" con el balonmano | ANTEN…
Bera Bera Saski
RT @lopezgarin: Un buen Torneo/ Evento para probar el Baloncesto en Silla de Ruedas en Donostia!!! Abierto a familiares y amigos!! No venga…
Bera Bera Saski
RT @beraberart: Bera Bera Eguna 2019 gertutarzen ari da. Puzgarriak🎢, Kirol ekintzak ⛹🏻‍♀️🏈🥋, bazkaria 🍽, musika 🎼, Gymkana... https://t.co…
Bera Bera Saski
Otro torneo de Infantiles “Aste Santua” que finaliza. Muchas gracias a todos los clubes que han participado, al fai… https://t.co/T4dx3AjmM4
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT