HONDARRIBIA 51 - 33 BERA BERA ALBISTUR JUNIORRA

Benetan zaila espero den denboraldi honetan, helburu nagusi eta argi bat dauka Bera Bera Albistur taldeak. Dena eman, zelaian hustu eta egin zitekeen guztia egin izanaren sentsazioarekin amaitu partidu guztiak. Lana horren ondoren garaipena lortzen bada, askoz obeto denontzat!!

Gaurkoan ez da horrela izan eta, partidua galtzeaz gain, sentsazio kaxkarrarekin amaitu dugu partidua. Jokalari batek amaieran esan duen bezela, "gehio egin genezakeen"

Denboraldi hasieran, erasoan, normaltzat hartu ditzakegun arazoei, akats eta galera askorekin, defentsan apatia, biguntasuna eta despiste ugari gehitzen badizkiogu, porrota zihurra da. Gaurkoan Hondarribiak erreztasun asko izan ditu. Ondo baliatu ditu eta garaipena erosoa lortu du (51-33)

Gaurkoa aztertzea tokatzen zaigu eta lanean jarraitu berriz ere gertatu ez dadin. Larunbatean partidu berri bat daukagu eta buelta emateko aukera berri bat

AUPA EKIPO!!!!!!!!!!!! LANA, LANA ETA LANA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

MARKAGAILUA LAURDENERO: 11-5, 16-12 (27-17); 10-13 (37-30) eta 14-3 (51-33 amaieran)

SASKLIRATZAILEAK: Marta (4), Esnal (7), Danna (6), Paula (0), Lur (5), Naiara (0), Nara (2), Nahia (0), Anne (2), Sara (2) eta Hannah (5)

HURRENGO PARTIDUA: larunbata, urriak 6, Benta Berrin 18.00tan, Atletico Sn Sn-ren aurka

ERRENDIMENDUZKO KADETEA: BERA BERA MANTEO 41 - 55 IRAURGI

Hortzak estutuz izerdiarazi genituen

 

Partidu latza asteburu honetan Bera Bera Manteo taldearentzat bigarren jardunaldian. Parean Iraurgi, beti ere talde sendo eta landua. Eta horrela erakutsi zuten azpeitiarrek haien nagusitasuna hasieratik, 0-10eko partzialarekin. Mikel Urretabizkaiaren neskak partiduan sartu ziren ala ere eta pixkanaka diferentzia hau gutxituz joan ziren lehenengo laurdena amaitu baino lehen. Bigarren laurdenean ere, lan ona egin zuten. Defentsan Arantxa Sudupe gelditzea lortuz Oihane eta Loreren lan bikaina eta gainontzekoa pase marrak ondo estutuz partiduaren erritmoa igotzea lortu zuten. 
Hirugarren laurdenean etxeko taldeak partidua berdintzea lortu zuen eta azpeitiarrak hutsartearen ondoren defentsa aldaketaz baliatuz berriro ere partziala sartu zuten. Hortik aurrera naranjazkoak partiduaren bila joan nahi zuten baino denbora gainean zutela ezin izan zuten. 
Hala ere, Iraurgi talde sendoagoa izanik, estutu zituzten eta baita ondo izerdiarazi ere. Horrela izan behar du gainontzeko partiduaetan ere. 
"Hiru aste gogor datoz orain: Ordizia, Bera Bera eta Zarautz datozkigu gainera, baino gure helburuak ahaztu gabe, lanean jarraitu behar dugu" zioen entrenatzaileak partidu amaiaran. 

JUNIORRAK

BERA BERA - ESKORIATZA.- BENTA BERRI, IGANDEA 12.00

BERA BERA ALBISTUR - HONDARRIBI.- HONDARTZA, IGANDEA 17.45

KADETEAK

BERA BERA - EASO.- BENTA BERRI, IGANDEA 10.00

BERA BERA MANTEO - ORDIZIA.- oRDIZIA, LARUNBATA 9.15

@beraberasaski

Bera Bera Saski
RT @lopezgarin: Un buen Torneo/ Evento para probar el Baloncesto en Silla de Ruedas en Donostia!!! Abierto a familiares y amigos!! No venga…
Bera Bera Saski
RT @beraberart: Bera Bera Eguna 2019 gertutarzen ari da. Puzgarriak🎢, Kirol ekintzak ⛹🏻‍♀️🏈🥋, bazkaria 🍽, musika 🎼, Gymkana... https://t.co…
Bera Bera Saski
Otro torneo de Infantiles “Aste Santua” que finaliza. Muchas gracias a todos los clubes que han participado, al fai… https://t.co/T4dx3AjmM4
Follow Bera Bera Saski on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

© Bera Bera RT