2019-20 denboraldiko SUPER AMARA Bera Bera abian da, izan ere, aurreneko bi saioak bete duelako, goizean Anoetako miniestadioan erabat fisikoa eta arratsaldez, teknikoa Josean Gasca kiroldegian.
SUPER AMARA Bera Berako bigarren entrenatzaile Álex Nogués lagun, Ainhoa Etxeberria eta María Prieto O’Mullony komunikabideen aurrean agertu dira gaur Donostiako Gipuzkoako Plazako Aramendia Pastelerían.

Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoaren agindupean SUPER AMARA Bera Berak Anoetako miniestadioan ekingo dio aurredenboraldiari uztailaren 29an (astelehenean 10etan) eta arratsaldeko 18etan Josean Gasca kiroldegian lehen saio teknikoa burutuko du.