Bera Bera

Select your language

Selekzio ezberdinek burututako konzentrazioak amaituta, SUPER AMARA Bera Beran eragina dituztenak behintzat, taldea atzo lanera itzuli zen Granollersera begira, non apirilaren 24n jokutuko duen baina maiatzaren 29an, amaitu bitartean, alegia lehiaketak ez du etenaldirik izango.

SUPER AMARA Bera Berak Zarautzen Euskal Koparako final berri bat jokatzeko txartela lortu zuen, abuztuan Zubieta Evolution BM Zuazoren aurka izango dena. Hiru eguneko atsedena izan ostean, Bidebietan egin zuten bat atzo. Eli Cesáreo, Adriana Cardoso eta Renata Arruda, aldiz, selekzioekin lagunartekoak izan zituzten. Kataluniarrak Danimarka bi partida jokatu zituen, bertako selekzioaren aurka amore emanez (30-27 eta 27-23). Bitartean, Brasilek Hervereak gainditu zuen (25-18) Kroazioako txapelketa batean, Cardosok zazpi gol egin zituelarik baina bertako selekzioaren aurka galdu zuen (25-21), hegalekoak lau gol egin arren. Espainia eta Brasil elkarren aurka arituko dira Tokyoko Joku Olinpikoetan.

SUPER AMARA Bera Berako jokalariek ia atsedenik gabeko 40 egun dituzte aurrean, non denboraldiko helburu garrantzitsuenak eskuratzeko aukera izango dituzten. Guerreras Iberdrola Ligan bigarrenarekiko lauzpabost puntuko abantailari eutsi nahiko dute. Egun Rocasa da bigarren, sei puntura, baina puntu bakarrera duen Atlético Guardés apirilaren 28an hartuko du Telden.  

Gipuzkoarrek etxetik kanpo jokatu behar ditu hurrengo bi jardunaldiak, lehen itzuliaren amaiera eta bigarren itzuliaren hasiera bat egingo dutelako. Hau da Granollersera Autocares Davidekin ostiralean abiatuko da larunbatean 18:45etan Palaun KH7 BM Granollersen aurka lehiatzeko (Teledeporten) eta maiatzaren 1ean Xixonen (19etan). Bigarren asteburuan SUPER AMARA Bera Berak Elche visitelche.com taldea hartuko du Gascan eta maiatzaren 14an Kanarietara egingo du bidaia Rocasarekin jokatzeko.

Telde maiatzaren 21etik 23ra Kopako fase final berri batean parte hartuko du eta denboraldia maiatzaren 29an amaituko du Josean Gasca kiroldegian KH7 BM Granollersekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores