Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako bigarren entrenatzaile Álex Nogués lagun, Ainhoa Etxeberria eta María Prieto O’Mullony komunikabideen aurrean agertu dira gaur Donostiako Gipuzkoako Plazako Aramendia Pastelerían.

Gipuzkoako lehen taldera modu ezberdinean iritsi dira. Zamorakoa da O’Mullony, Aula de Valladoliden lau urte egin dituena eta SUPER AMARA Bera Berarekin, gutxienez, bi urtez arituko duena “erronka moduan” ulertu du taldea aldaketa. Eskuin alboko jokalaria –Bidebietan hasperen egin dute- “titulu guztiak helburu dituen talde batera etorri naiz”. Halere, lesioa gainditzea baino ez dago bere buruan eta ebakuntzatik (lotailu gurutzatua) lau hilabete pasatu direnean “oso pozik nago”. Izan ere, “dena ondo joanez gero hilabete t’erdira (irailearen erdialdean) taldearekin hasiko nintzateke” adierazi du “nahiz eta nahiago dut epeak ez jartzea”.  

Bestetik, Ainhoa Etxeberria jubeniletan Bidebietan ian zen eta ikasketak direla eta, Bilboko San Adrian taldean hiru urtez aritu da Zilarrezko mailan. Donostian medikuntzako laugarren ikasturtea beteko duenez, SUPER AMARA Bera Berako plantilla osatuko du. Erronka bikoitza du, ikasketak eta goreneko maila baina oinak lurrean dituelarik. “21 urte ditut eta nire asmoa disfutatzea eta ikastea da” onartu du oiartzuarrak, jakin badakiena, “lehiakortasuna eta konzentrazioa” areagotu beharko dituena, mailaz aldatzea “asko nabaritzen delako”. “Zilarrezko  mailan hiru urte eman ditut, baina jokuari ematen dioten abiadura, kontaktua e.a. bi mailan artean tarte handia dago”. Ikasketak eta eskubaloia uztartzeaz galdeturik, “antolaketa kontua da, niri eskubaloiak ematen dit ikasketetan aritzeko behar dudana” azpimarratu du Etxeberriak.

Aurrendenboraldia astelehenetik aurrera

O'Mullonyk eta Etxeberriak taldekideekin bat egingo dute astelehenean Anoetako miniestadioan (goizeko 10etan) hasiko duten aurredenboraldian

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores