Bera Bera

Select your language

Xabier Gorrotxategi prestatzaile fisikoaren agindupean SUPER AMARA Bera Berak Anoetako miniestadioan ekingo dio aurredenboraldiari uztailaren 29an (astelehenean 10etan) eta arratsaldeko 18etan Josean Gasca kiroldegian lehen saio teknikoa burutuko du.

Joku Panamerikarreak –Pizzo, Arruda eta Cardoso- eta ‘Objetivo 2021’ delakoaren deialdiak -Etxeberria, Castellanos, Arderius eta Cesáreo-, plantilla bere osotasunez egotea geleraziko dute. Ondorioz, Menéndez, Arrojeria, Terés, Gil eta bost aurpegi berri Boada, O’Mullony, Mirene Moreno, Mariane Fernandes eta Ainhoa Etxeberria elkartuko dira, jubenil eta senior mailako hainbat jokalariekin batera. Imanol Álvarez bera abuztuaren 1ean itzuliko da eta bigarren entrenatzaile Álex Noguések zuzenduko ditu arratsaldeko saioak.

SUPER AMARA Bera Berak bost aste bete nahi ditu aurreneko partida ofizialari heldu aurretik, abuztuaren 31n (18,30etan) izango dena Eibarren autolatuko den Superkopa Rocasa Gran Canariaren aurka. Horretarako 15 saio bikoitza burutuko ditu eta bost lagunarteko, aurrenekoa Baionan abuztuaren 9an (18etan) Nely Carla Albertoren Merignac taldearen aurrean, Frantziako goreneko mailara igo dena. Hurrengo astean Santanderren jokatuko du abuztuaren 14an (19etan) Atlántico Auto Gomas Pereda taldearen aurka eta 17ean (12etan) Orion HGB Prosetecnisa Zuazo Barakaldo aurrean izango duelarik. Gipuzkoanrek aurredenboraldia Donostian itxiko dute abuztuaren 23 eta 24n Summer BAG Experience txapelketarekin, datorren astean finalerdiak eta ordutegien berri emango direlarik.

Gazteak aurredenboraldian

Evelyn Briones eta Izaro Mujika, Euskal kopa jokatu zutenak, SUPER AMARA Bera Berarekin burutuko dute aurredenboraldia, Libe Sarriegi bezala eta jokalari berriek ere saioren bat egingo dute June Ruiz de Gauna, Egia Eskubaloitik etorri dena, Bidebietan entrenaldietan izan zena iazko denboraldian eta Pulpo Eskubaloitik jubenil mailako atezain Ainhoa Larrañaga, hondartzan Europako txapelduna sortatu dena. Horrez gain, Nerea Álvarez, Beti Onak Zilarrezko mailako taldean utzita dagoen jokalariak Donostian hasiko du aurredenboraldia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores