Bera Bera

Select your language

Bosgarren garaipen jarraian gaurkoarekin Bera Berak lortzen duela Carrusean, iaz bezala, partida gogorra jokatu ostean, estua, intentsitate handikoa, oztopoak gainditu behar izan dituzte eta Castellanos atezainaren protagonita (18-21, 8-11 atsedenaldian).

Hasierako gola izan ezik, beti egon da aurretik SUPER AMARA Bera Bera norgehiagokan. Hasieran egindako hiru erasoak gauzatu ditu joku posizionalean, gainera.

Montse Puchek Canyamelar Valencia taldearen aurka hain emaitza ona eman zion hasierako taldea jarri du. Hau da, Berasategi eta Menéndez erdian, Etxeberria eta Karsten ondoan, Arderíus eta Aramendia hegaletan eta Castellanos atepean. Atezainari kosta izan zaio partidan sartzea baina ondoren ia gaindiezina izan da elxeterrentzat. Lehenengo arazoari ondo heldu diote gipuzkoarrek, izan ere 80. segunduan Menéndez kaleratu dute baina 0-2 partziala lortu du SUPER AMARA Bera Berak Aramendia eta Berasategi jokalarien golei esker.

Halere, Elche Mustang Flores eta Zhukova pibotearekin gerturatu da (7. min 3-4). Bertakoek defentsa irekia planteatu diete donostiarrek baina hauek ondo heldu diote erronkari. Halere, Susi Sánchez agertu da oztopo gehiago jartze aldera. Musons mundialistak 15. minutua gainditurik lortu du bere aurreneko gola (5-6) taldea, halere, segituan SUPER AMARA Bera Berak 0-3 partziala lortu du Cardoso eta Arrojeriari esker, honek (21’: 5-9) zelai erditik.

Puchek eserlekua muguti du Guarierio eta Ezkurdia –zorterik gabe biak-, Azurmendi, Arrojeria eta Cardoso. SUPER AMARA Bera Berak abantailari heldu dio Castellanos atezainaren geldiketak medio eta gainera erasoan Susi Sánchezekin egin dute topo. Ondorioz, 8-11 alde donostiarrentzat.

Bigarren zatiaren hasiera kaotikoak izan da, Arrojeria eta Arderíus jokalarien barneraketak gauzatu arren –elkarrekin aritu dira biak – abantailari helduz (33’: 10-13). Hortik aurrera, baloiak galtzen hasi dira gipuzkoarrak, bata bestearen atzetik. Musons birritan eta Hernández taldekideak gol batera utzi dute Elche Mustang, baina hegalekoak penaltia huts egin zuen eta Aramendiak hamar minutuko bolada txarra moztu du kontraerasoan (43’: 12-14).

Rocamorak partida gelditu zuen. Arrojeriak abantaila handitu du. Puchek Etxeberria albokoan jarri du eta bere taldeak gutxienez izan ditu bi goleko aldea. Musons eta Hernández ziren bertakoen erreferentzia, SUPER AMARA Bera Beran banaturik zegoen Cardoso eta Aramendia jokalarien artean.

Bost minutu falta zirela. Arrojeriak finta, barneraketa eta gol garrantzitsua egin zuen (17-20). Defentsak, horren ostean, baloia lapurtu, joku geldoa probokatu eta Castellanosek Musons gelditu zuen.  Rocamorak hutsartea eskatu zuen baina Cardosok pibotera zihoan baloia lapurtu du eta Etxeberriak barneraketaz egindu gola.

Hortaz, garaipen landua Elxen. Sailkapen nagusian dauden bost talde sendo jarraitzen dute eta datorren astean lehenengo itzuliari amaiera jarriko zaio Gascan, urtarrilaren 26an, ostirala (21etan), non SUPER AMARA Bera Berak HGB Zuazo hartuko duen.

Fitxa: Elche Mustang 18, SUPER AMARA Bera Bera 21

Elche Mustang 18 (8+10): Sánchez, Gangel, Bertrand (2), Flores (3, 1p), Zhukova (2), Musons (7, 2p) eta Hernández (4) –titular- Méndez, Ocáriz, Ramón, Saez, Arcos, Vicente (o.a.) eta Giner (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 21 (11+10): Castellanos, Etxeberria (2), Menéndez (2), Berasategi (1), Arderíus (2), Karsten eta Aramendia (6) –titular- Ederra, Arrojeria (5), Azurmendi, Cardoso (3, 1p), Guarieiro, Ezkurdia. Deialdian: Zaldua, Encina eta Zugarrondo (o.a.)

Epaileak: Pablo García – Extremadura - eta Juan Manuel Vinagre – Andaluzia -

Kanporatuak: Musons eta Flores Elche Mustang taldetik eta Menéndez, Karsten, Guarieiro eta Azurmendi SUPER AMARAtik.

Partzialak: 2-3, 3-5, 4-6, 5-7, 7-11, 8-11 –atsedenaldia- 10-13, 11-13, 13-15, 14-16, 17-20 eta 18-21

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores