Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak begiak erne eta belarriak tente izango ditu bihar Vienan EHFren egoitzan, 11etatik aurrera European Leagueko QR2 eta QR3 kanporaketak zozketatuko baitira. Urriko kanporaketan, gipuzkoarrek Banik Most talde txekiarra, Armada Praxis Yalikavaspor turkiarra saihestu nahi dituzte eta azaroko balizko lehian, talde alemaniarrak eta hungariarrak, batez ere.

Aurten QR2 kanporaketan, super amara Bera Berak, beraz, urriaren 5-6an hasiko du bere ibilbidea joaneko partidarekin, itzulikoa berriz urriaren 12-13an izango da. Data horietan, ligan, Costa del Sol Malaga hartuko du eta Porriñora joango da. Talde horiek ere kanporaketari aurre egin beharko diote, kasu honetan, European Cup txapelketan.

Txekiako eta Turkiako txapeldunez gain, QR2 horretan, super amara Bera Beraren balizko aukariak honako hauek izango lirateke: Austriako Hypo Niederösterreich, Eslovakiako DAC Dunajska Streda (Emma Boadaren taldea), Herbehereetako Cabooter Fortes Venlo, Ipar Mazedoniako HC Gjorche Petrov -WHC Skopje, Portugalgo Benfica, Serbiako ZRK Crvena Zvezda edo Norvegiako Fredrikstad Bkl. Banik Most potentzial handieneko taldea izan zitekeen, eta agian Turkia eta Norvegia dira bidaiarik zailenak.

Distribuzio honi esker talde indartsuak ere saihesten ditu super amara Bera Berak, hala nola HSG Blomberg-Lippe alemaniarra, Errumaniako Rm Valcea, Frantziako Dijon edo Hungariako Vac.

EHFk QR3 kanporaketa ere zozketatuko du bihar. Horrela, super amara Bera Berak ezagutuko ditu multzoen fasera sartzeko gainditu beharko dituen Europako bi aurkariak. Bertan dira QR3 kanporakentan HSG Bensheim/Auerbach, Thüringer HC edo Borussia Dortmund alemaniarrak; Sola HK, Larvik edo Paris 92 ezagunak, Motherson Mosonmagyarovari KC edo DVSC Schaeffler hungariarrak, Lokomotiva Zagreb edo ZRK Zrinski Cakovec kroaziarrak edo KGHM MKS Zaglebie Lubin (Fernandes eta Cavoren taldea) edo MKS FunFloor Lublin poloniarrak. Azaroaren 9-10 eta 16-17 jokatuko dira partidak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores