Bera Bera

Select your language

Europako Federazioak (EHF) gaur eguerdian argitaratu du European Leagueko 24-25 denboraldiko taldeen banaketa, 35 taldek osatzen dutena eta super amara Bera Bera QR2 kanporaketan kokatu du. Beraz, talde donostiarrak urriaren 5-6an hasiko du bere ibilbidea. Zozketa, QR3 ere barne hartuko duena, Vienako egoitzan burutuko da, uztailaren 16an.

Espainiako Federazioak iazko irizpide bera jarraitu du, hau da, European Leagueko lehen postua liga erregularreko txapeldunari ematea, kasu honetan, azaroan sartuko den Atticgo BM Elche taldeari. super amara Bera Berak lehen kanporaketa gainditzen badu, ez da Elxekin gurutzatuko, koadroaren alde berean egongo baitira bi taldeak.

Egindako banaketari erreparatuta, super amara Bera Berak txapeldun hauek izan ditzake aurkari: Banik Bost txekiarra; Armada Praxis Yalikavaspor turkiarra; Hypo Niederösterreich austriarra; DAC Dunajska Streda eslovakiarra; Herbehereko Cabooter Fortes Venlo; Ipar Mazedoniako, HC Gjorche Petrov -WHC Skopje eta Portugaleko Benfica. ZRK Crvena Zvezda serbiarrak eta Fredrikstad Bkl norvegiarrak osatzen dute taula. Banik Most potentzial handieneko taldea da, eta agian Turkia eta Norvegia dira bidaiarik ezerosoenak. Joanekoa urriaren 5-6 bitartean jokatuko da eta itzulikoa urriaren 12-13an.

Distribuzio honi esker talde indartsuak ere saihesten ditu super amara Bera Berak, hala nola HSG Blomberg-Lippe alemaniarra, Errumaniako Rm Valcea, Frantziako Dijon edo Hungariako Vac.

Aurkariak QR2n:

ZRK Crvena Zvezda, hirugarrenak Serbiako ligan aurten, Tamara Kostic atezainak ondo ezagutuko duena. Iaz European Leagueko kanporaketa honetan Suitzako Spono Eaglesen aurka galdu zuen. Herria: Indjija, Belgradotik ordubetera.

DHK Banik Most. Bederatzietatik akaso talderik indartsuena. Txekiako txapeldunak, hortik dator Eszter Ogonovszky. Txapeldunen Liga jokatu zuen 22-23an eta iaz QR3an galdu zuen Chambray talde frantziarraren aurka. Herria: Most, Pragatik 1,20 ordura.

Armada Praxis Yalikavaspor: Turkiako liga play-offetan irabazi zuena. Benficak kanporatu zuen European Cup 23-24ko final-laurdenetan. Herria: Brodum penintsula, Turkiako hego-mendebaldean.

Hypo Niederösterreich: Talde historikoa, Europan ahul azken urtean. Partidarik galdu gabe, ez liga erregularrean ezta play-offetan ere, irabazi du Austriako liga. Iaz European League-n Önnereds HK talde suediarraren aurka galdu zuen. Herria: Viena

DAC Dunajska Streda: Imanol Alvarezen lagun Viktor Drebek entrenatzen du Eslovakiako txapelduna, Emma Boadaren taldea izango dena. Iragan sasoian QR2 kanporaketan galdu zuen Islandiako Valur taldearen aurka. Herria: Dunajska Streda, Bratislavatik ordu erdira.

Cabooter Fortes Venlo: Holandako ligako txapeldunak, play-offetan, Amsterdam gaindituta. European Cup 23-24an final-laurdenetan galdu zuen Iuventa Michalovceren aurka, Atticgo Elxen aurkaria finalean. Herria: Venlo, Alemaniako mugan, Düsseldorfetik 60 bat kilometrora.

HC Gjorche Petrov -WHC Skopje: Ipar Mazedoniako txapelduna, Atticgo BM Elchek nagusitasunez gainditu zuen taldea European Cup 23-24ko final-laurdenetan. Herria: Skopje, Ipar Mazedonia.

Sport Lisboa eta Benfica: Portugalgo ligako txapeldunak, super amara Bera Berarekin bat egin dezake Iberiar Superkopan, irailaren 7-8an. Joan den denboraldian European Cupeko finalerdietara iritsi zen. Herria: Lisboa

Fredrikstad Bkl: Norvegiako liga erregularreko bosgarren, Sola HK eta Larviken atzetik. Play-offetan ezin izan zuen Sola HK gainditu. Europako bigarren parte-hartzea izango da. Herria: Fredrikstad, Norvegiako hegoaldean.

 

Uztailaren 16an, 11etatik aurrera, Vienako egoitzan, EHFk QR3 kanporaketa ere zozketatuko du. Horrela, super amara Bera Berak laster ezagutuko ditu multzoen fasera sartzeko gainditu beharko dituen Europako bi aurkariak. QR3 kanporakentan HSG Bensheim/Auerbach, Thüringer HC edo Borussia Dortmund alemaniarrak; Sola HK, Paris 92, Larvik, Motherson Mosonmagyarovari KC edo DVSC Schaeffler hungariarrak, Lokomotiva Zagreb edo ZRK Zrinski Cakovec kroaziarrak edo KGHM MKS Zaglebie Lubin (Fernandes eta Cavoren taldea) edo MKS FunFloor Lublin poloniarrak daude. Azaroaren 9-10 eta 16-17 jokatuko dira partidak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores