Bera Bera

Select your language

Ozta ozta izan bazen ere, Gasteiztarrek partida eraman zuten atzo ( urtarrilaren 28an) Gamarran. Joaneko lehiatik donostiarreik tamaina hartuta zioten gasteiztarrei. Lehen zatian asmatu egin genuen jokoarekin, eta beraien 22ran iritsi ginen bakoitzean puntuak lortu genituen.

Lehen 20 minututan baliaren jabetza guztiz geurea izan zen, geuk jarri genuen erritmoa eta jokoa, eta inpreziosiorik gabe, eta disziplina altuaz, jokaldi bat bestearekin haritzen joan ginen.

Gaztedik ez zuen bere larrua merke saltzeko inongo asmorik, eta 27 minututik 40ra geure zelaian sartu gintuen, eta touch-maul jokaldi bidez Fabien Stradak entsegua sartu zigun.

Bigarren zatian gureek lehengo lepotik burua. Serio jaraitu genuen lanean, presioa egiten eta beraien joko zelaian sartu nahiean.

Gaztedik zuzendu zituen lehen zatian edukitako akats batzuk, eta gure zelaira eramaten asmatu zuten. Dena den, bigarren zatiko hastapenetan jokaldi kolektibo baten ondorioz, Omar Castrok baloia entsegu lerrotik haratago eramatea lortu zuen.

51ean erantzuna eduki zuen Josu Carrilloren eskutik, eta puntu gora puntu behera ibili ginen. Markagailuan 19-18 azaltzen zen 64 minutuan.

Talde bakoitzak zigor kolpe bat hagen artean pasatzen asmatu zuen, eta horrek eraman gintuen azken emaitzara.

Zelaian ikusitakoa azken partiduetako lan onaren islada da. Argi geratzen da bigarren buelta hontako taldea lehenengo itzulikoa baino zailduagoa dela, eta joko proposamen alaiarekin emaitza hobeen bila aterako dela.

Momentuz beraz, zoriondu Gaztedi taldea, puntu baliotsuak lortu zituelako atzo, eta Andoni Susperregiren epaile lana ere azpimarratzekoa izan zen, jokatzen utziaz eta taldeekin komunikazio konstante bat edukiaz

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores