Bera Bera

Seleccione su idioma

Bera Berako rugby sekzioan ohitura bilakatu da, eta aurten ere gure artean izango dugu. Urtero bezala Saguesen izango da, ekainaren 28tik uztailaren 8ra.

Kirol alderdia jada bukatua dugun honetan, alderdi ekonomikoari begira jarriko gara: feriaren helburu nagusia gure kirola dugun errugbiari euskarri ekonomikoa ematea da, bertan lortzen baitira errugbi eskolatik hasi eta senior taldeetara arte beharrezkoak diren medioak. Klubean babesleen laguntzaz eta feria bezalako beste ekitaldiekin lortzen dugu hainbeste maite dugun kirolean, errugbian, urtetik urtera hobetzea. Progresio hori mantentzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.

Bera Berako errugbi sekzioan kirolaren bitartez gizarte moduan aurrera pausuak eman daitezkela uste dugu, horregatik jarraitu nahi dugu hazten.
Jada asko gara Garagardo ferian nola edo hala laguntzen dugun boluntarioak. Dimentsio handiko ekitaldia dugu, eta bere organizaziorako zuon laguntza beharko dugu. Ondorengo lerroetan adierazten dira laguntzeko moduak:

  • Difusioa: jendea feriara etorrarazi nahi dugu, eta horretarako ekitaldiaren berri izan behar dute. Ahalik eta pertsona kopuru gehieni iritsi behar zaie ekitaldiari buruzko informazioa, eta guk gure lagunak eta ezagunak erakarri ditzakegu. Gainera, lehengusuen artean zintzilik dugun afaria egiteko, enpresako afarirako, kuadrillarekin ateratzeko, urtebetetzeren bat ospatzeko… Bestalde, sare sozialetan partekatu ditzakegu argazkiak: ukondo goxo-goxo bat garagardo on baten konpainian jaten badugu, ingurukoen inbidia pizteko gai izango gara, eta baietz hurrengo egunean Saguesen agertu! Web Orria. Facebook
  • Berabera.com/feria orrialdean sartu eta mahaia erreserbatu, ticketak erosteko beharrik ez eta zerbitzatuko zaitugu mahaiera.
  • Turnoak: Ferian lan egiteko prestutasuna duzuenok posta elektronikoz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) edo whatsapp bidez (679 163 302) jarri zaitezkete gurekin harremanetan, posta-helbide bat adieraziz bertan. Honela, mezu elektroniko bat jasoko duzue bueltan eta honekin turnoren batera apuntatzeko aukera iritsiko zaizue.

Aldez aurretik eskerrik asko zuen laguntzagatik, zuen parte hartzeari esker lortuko dugu feria aurrera ateratzea. Feria izan dadila 2018-2019 denboraldi paregabe baterako abiapuntua!

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores