
Lehen taldeko 15 jokalariak bertan zirela, eta bigarren taldeko bi, ekin dio gaur goizean Super Amara Bera Berak 2022-23 denboraldiko proiektuari Josean Gasca kiroldegian, ohiko helburuekin, hau da, tituluak lehiatzea eta European Leagueko multzoen fasera sartzen saiatzea.

Super Amara Bera Berarentzako lehen match ball-a izango da. Unicaja Banco Gijón gainditzen badu zortzigarren liga irabaziko du, hirugarrena jarraian. Horretarako Guerreras Iberdrola Ligako 23. jardunaldia jokatuko du igandean Xixongo La Arena kiroldegian (Tania Rodríguez – valentziarra- eta Lorena García – aragoikoa-, Teledeporte, 18etan).

2022ko Erregiraren Kopako XLIII. edizioak, apirilaren 29tik maiatzaren 1era bitartean ospatuko dena, mila abonamenduen langa gainditzea lortu du aurreneko hilabetean.