SALTO Bera Berak partida zaila dauka aurretik Las Palmasen, larunbatean 18:30etan (penintsulako ordua) Vecindarioko Udal Kiroldegian, liderra den Sureste GC Santa Lucíaren aurka. Aurreko asteko porrot gogorraren ostean, aukera bikaina da talde handi baten aurka aurpegia emateko, nahiz eta bidaia luzea izan eta goizeko irteerak kalte egin diezaioketen talde donostiarrari.
Porrot mingarri baten ondoren, ezer hoberik ez dago sentsazio txarrak ahazteko partida handi bat baino. Goizaldean hasiko den bidaia luze honetan, espero dugu hegaldietan arazorik ez izatea, baina hori erronka gehigarria izango da, aurrean izango dugun taldea fitxaketez betetako eta lehen mailara igotzeko hautagai nagusia baita.
Hiru jardunaldi besterik ez dira falta, eta SALTO Bera Bera laugarren postuan dago, 21 punturekin. Talde kanariarra, berriz, lehen postuan dago, 24 punturekin, Teneriferekin berdinduta baina partida bat gutxiagorekin. Beraz, larunbateko neurketa funtsezkoa da bi taldeen helburuetarako, azken bi jardunaldiak sailkapenaren goiko aldean jokatzea begiz jota dutelarik.
Sureste Gran Canaria taldeak hasierako bosteko indartsua du, baina baita aulkian kalitate handiko jokalariak ere. Hortaz, irabaztea oso zaila izango da. Iker Iglesias entrenatzaileak ezingo du Gontxirekin kontatu, lepoko arazoak baititu, ezta Asjadekin ere, oraindik bere jaioterrira itzuli ez delako. Hona hemen deialdia eta partida zuzenean jarraitzeko esteka:
https://youtu.be/ZzZ-f8Ldk-g
Deialdia:
Óscar Sánchez, Aner García, Rubén Viso, Yisus Los Arcos, Manex Pagola, Daniel Obiang, Alex Prior, Joseba Fernández eta Alex Calambas.