Liderrak Bidebietara dator. Larunbatean, 18:00etatik aurrera, SALTO Bera Berak Sureste Gran Canaria Santa Lucia-ren bisita jasoko du Bidebietako kiroldegian. Zaleen babesa espero dugu harmailetan.
SALTO Bera Berak Gasteizko Zuzenak taldearen aurkako derbian garaipena lortu zuen azken jardunaldiko partida onaren ondoren, jardunaldi honetan Sureste Gran Canaria liderraren bisita jasoko dugu. Beraiek partida guztiak irabazi dute eta jokalari zendoak dauzkate bere taldean.
Uharteko taldeak joan den denboraldian ere irabazi zuen lehen mailako liga eta, beraz, ohituta dago partida guztietan faborito izaten. Bere aukera nagusiak Luis Roy, Joaquín Santana eta Yeison de Jesus dira, baina bere txandakatzeak ere puntuz eta balorazioz gainezka daude. Adi egon beharko dugu defentsan eta erasoan aukerak aprobetxatu.
SALTO Bera Bera laugarren sailkatua da, bi garaipen eta bi porrotekin eta 6 punturekin. Talde kanariarrak 5 partidetatik 5 irabazi ditu eta 10 puntu daramatza sailkapenean. Zuen zain egongo gara larunbatean 18:00etatik aurrera Bidebietan, guztion artean liderraren aurka kanpaia jotzen saiatzeko eta zergatik ez, sailkapenaren goiko aldera hurbiltzeko datorren astean Bidebietan jokatuko den urteko azken partida baino lehen.